Laugarren olatu bat egoteko arriskuaren aurrean erne egoteari ez uztea eskatu du Barkosek
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak pandemiari erreparatuz, laugarren olatu bat egoteko arriskuaren aurrean erne egoteari ez uztea eskatu du, bai eta prebentzio neurriek bereziki kaltetu dituzten sektore ekonomikoekin batera lan egitea ere, ostalaritza eta denda txikiekin bereziki.
Bestalde, Patxi Zamorari bere babesa agertu dio Barkosek, Gobernu zentralaren erantzun ofizial baten bidez honen kaleratzea ideologikoa izan zela ezagutu ondoren. Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu duenez “bidegabekeria argia da eta Nafarroako erakundeen babesa eduki behar du”.
Eta Gobernu legearen 68 artikuluaren erreformari dagokionez azpimarratu duenez, “erreformaren helburua orain arte izandakoaren bera da, baina hura hobetu beharra zegoela ere egiaztatu da, horrela bestelako interesek galbideratu ez dezaten”. “Justiziaren erabilera sasikoa eta alderdikoia izan daitekeenari muga jartzea da helburua”, ziurtatu du.
Uxue Barkos