Laukoak 128 zuzenketa onartu ditu 2019ko Aurrekontuetan eta kontuak onarturik legegintzaldia amaitzea baloratu dute
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra, Foru Gobernuko lau kideek, akordioa erdietsi dute 2019ko Nafarroako Aurrenkontuei 128 zuzenketa aurkezteko, horiek guztiek 20 milioi euro batuz, eta akordio horrek kontuen onartzea ahalbidetuz, lau taldeek Ganberaren gehiengoa baitute.
Zehazki, zuzenketak erregistratu ondoren, Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak bere “poza” agertu du “legegintzaldiko laugarren urtean onartuko diren laugarren aurrekontuak izango direlako, Gobernu egonkor eta sendoa duten legegintzaldian, etengabe eta egunero herritarren ongizatearen alde lan egiten duen Exekutibo batekin”.
Martínezek azpimarratu duenez, erdietsi den aurrekontu akordioak “azpiegiturak sendotuko ditu hezkuntzan, kirol alorrean eta osasungintzan”. Gainera, adostu diren zuzenketak 0-3 zikloaren eta musika eskolen finantzaketara zuzendu dira, bai eta garapenerako lankidetzara, landa garapenera edo departamentu ezberdinetan lan-osasuna, basozaintza edo landa eskualdetan osasun arreta lanak egiteko langileak kontratatzeko.
ADOSTUTAKO ZUZENKETAK
Zehazki, laukoak zazpi zuzenketa erregistratu ditu 570.000 euroko kopuruarekin Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuan; zuzenketa bat 250.000 eurorekin Ogasun eta Finantza Politika Departamentuan; 12 zuzenketa 3 milioiko kopuruarekin Hezkuntza Departamentuan; 16 zuzenketa 2,3 milioirekin Osasungintza Departamentuan.
Halaber, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritza Departamentuan 17 zuzenketa aurkeztu dira 2,2 milioi eurorekin; Garapen Ekonomikorako Departamentuan 12 zuzenketa, 2,6 milioirekin; Eskubide Sozialetan 26 zuzenketa 3,5 milioirekin; Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuan 20 zuzenketa, 4,6 milioirekin eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetan, 15 zuzenketa 825.000 eurorekin.