Itzuli

Legealdiko azken ikasturte politikoak Geroa Baik sustaturiko lege estrategikoei bultzada ematea eskatu du Pablo Azconak

Parlamentuko bozeramaileak adostasunaren alde egin du Osasungintza, Industria, Terrorismoaren Biktimen eta Despopulazioaren legeak aurrera ateratzeko

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak, Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan azpimarratu duenez, epealdi politiko berri hau mahaigainean dauden lege ekimen garrantzitsuekin hasiko da, horien artean Osasungintzarena, Industriarena, Terrorismoaren Biktimena eta Despopulazioarena, Nafarroako Gobernuan Geroa Bairen departamentuetatik sustaturiko lehentasunak alegia, eta Foru Komunitatearen etorkizunerako estrategikotzat jo dituenak.

    “Nafarroarentzako lege estrategikoak dira eta orain Ganbera honetan aurrera egiten jarraitu behar dute. Ahalik eta adostasun handienarekin aurrera atera daitezen egingo dugu lan Geroa Baitik”, ziurtatu du.

    Formakuntzaren arabera, ekimen hauek politikagintza ulertzeko modu zehatz bat ordezkatzen dute, herritarren arazoei proposamenekin eta konponbideekin erantzunez, iskanbilara, seinalamendura eta konfrontaziora jo ordez.

    Bozeramaileak gainera ohartarazi duenez, ikasturte politiko hau garrantzia handiko beste eztabaidek baldintzatuko dute, hala nola Funtzio Publikoaren Estatutua, aurrekontuen eztabaida eta zerga politikarena.

    Zentzu honetan, Geroa Baik beharrezkoa deritzo eztabaida hauei anbizioz heltzea, nazioarteko ziurgabetasunak, Europako ekonomiaren moteltzeak eta inflazioak familiengan duen eraginak markaturiko eszenatoki ekonomiko baten aurrean egonik gainera.

    Polizia larrialdien kudeaketa

    Geroa Baiko bozeramaileak egindako adierazpenetan ere, koalizioaren “kezka eta gaitzespen tinkoa” agertu du Nafarroako Gobernuak eta Barne Ministerioak Segurtasun Batzordean adostutako polizia larrialdien kudeaketa ereduaren aurrean.

    Geroa Bairen iritziz, sistema hau ezartzeko akordioa “eskumen lagapena da de facto”, polizia kidego ezberdinen artean libre dagoenaren araberako irizpide automatiko baten menpe geratzen baita polizia-erantzuna.

    Arrazoi honengatik, Geroa Baik María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren agerraldia eskatu du, bai eta Inma Jurío Barne kontseilariarena ere, akordioaren edukia azal dezaten, hori babesten duten txostenen berri eman dezaten eta eredu berri hau bultzatzera eraman duten arrazoiak azal ditzaten ere.

    Nafarroaren autogobernuan aurrera egiten jarraitzearen beharrarekin lotu du Geroa Baik gai hau, eta bete gabe dauden konpromisoei erantzutea eskatu du, eskumenen transferentzia lehenetsiz, bereziki beka eta I+G+b alorrekoak.

    Ceuta

    Halaber, Geroa Baik bere babesa eta elkartasuna helarazi die Ceutako herritarrei bizi duten egoeraren aurrean eta erantzuna erantzukizunean, segurtasunean eta pertsonen eskubideen bermean oinarritu beharra dagoela defendatu du.

    Koalizioaren iritziz Estatuak estrategia argi batekin eta baliabide nahikoekin egin behar dio aurre egoerari, baina Europar Batasunaren inplikazio handiagoa eskatu du ere.

    “Ceuta Europako muga da. Europaren erantzuna behar dugu, koordinatua eta solidarioa, segurtasunaren, giza eskubideen eta migrazio politikaren ikuspuntutik helduko dion erantzuna alegia”, azpimarratu du bozeramaileak.

    Hain larria den egoera honen erabilera alderdikoia salatu du ere Geroa Baik, eta Ceuta konfrontazio politikorako elementu bihurtzea gaitzetsi du.

    Testuinguru honetan, formakuntzak Chivite lehendakariari zuzenduriko gaurkotasun handiko galdera bat erregistratu du, pasa den irailaren 2an Iruñean egindako mobilizazioen baitan komunikabideetako profesionalek sufritutako gertakari biolento, eraso eta jazarpenei buruz Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioa zein den ezagutzeko. Geroa Bai zorrotz agertu da eraso hauei bere gaitzespen osoa agertuz.

    Belate

    Azkenik, Koldo kasua deiturikoaren baitan Belateko lanen esleipena sartzeko Auzitegi Nazionalaren erabakia eta ekintza berrietara jo baino lehen Guardia Civilaren txosten berri bat eskatzeko erabakia aipatu nahi izan du Geroa Baik.

    Egoera honen aurrean, Geroa Bairen iritziz Nafarroako erakundeen erantzunak “gardentasun osoa eta justiziarekin erabateko lankidetza” agertu behar du.

    Koalizioaren ustez, ardurapeko departamentuek haien esku dagoen dokumentazio eta informazio guztia ikerketaren eskutan jarri beharra dute, justiziak eskatzera itxaron gabe. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko