Itzuli

Lehen arretari buruzko eztabaida foroa “Lehen Arreta: Arazoak... eta konponbideak?”

    Gaur egun Lehen Arretak duen egoera, osasun sistemarako sarbide eta ardatz den heinean, kezkagarria da, bai eta beharrezkoa inplikaturiko eragileen aldetik premiazko neurriak hartzea ere, lorgarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin eta propioak dituen eginkizunak bete ahal izateko. Epe motz eta ertainera eman daitezkeen balizko konponbideak modu transbertsalean eztabaidatu eta proposatzeko, datorren maiatzaren 18an, Iruñeko 3 Reyes Hotelean 19:00etan, eztabaida foro ireki eta parte-hartzailea egingo da, ondoko hizlariekin:

     

    Juana Celay, Auritzeko medikua eta Nafarroako Medikuen Kidegoko ordezkaria.

    Cristina García, Erizaintzan Unibertsitate Diplomaduna eta Nafarroako Erizainen Kidegoko ordezkaria.

    Itziar Ochoa, Iturramako Osasun Etxeko gizarte langilea.

    Alejandro Valdeande, Azpilagañako Osasun Etxeko administratiboa.

    Juantxo Remón, ANADI Nafarroako Diabetes Elkarteko presidentea.

    Juan Carlos Castillo, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko presidentea.

    Geroa Baiko osasungintza lan taldeak sustaturiko foro honetan Piluka García arituko da moderatzaile lanetan, NUPen Gizarte Laneko eta antropologiako irakaslea.

    Eztabaidaren formatua irekia eta parte hartzailea izango da, hizlarien eta bertaratutako publikoaren arteko partaidetzarekin. Eta une honetan Lehen Arretak duen egoeraren gaineko analisia egingo den arren, foro hau positiboa eta proposatzailea izatea da asmoa, eta horregatik konponbideak eskaintzea eta planteatzea izango da helburua. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.

    Izena eman gure buletina jasotzeko