Itzuli

Lehen arretari buruzko eztabaida foroa: “Lehen Arreta: Arazoak... eta konponbideak?”

Espacio impulsado por el grupo de salud de Geroa Bai

    Geroa Baiko osasungintza taldeak sustaturiko “Lehen Arreta: Arazoak... eta konponbideak?” foroak Lehen Arretaren egoera analizatu zuen, ikuspuntu ezberdinetatik eta alternatiba eta konponbideak proposatuz.

    Lehen Arretako osasun sistemaren zati diren eragile eta aktore ezberdinen partaidetza eduki zuen hausnarketa eta topaketa gunea izan zen. Horrela, hizlari ugarik parte hartu zuten foroa, hots Juana Celay, Auritzeko medikua eta Nafarroako Medikuen Kidegoko ordezkaria; Cristina García,  Erizaintzan Unibertsitate Diplomaduna eta Nafarroako Erizainen Kidegoko ordezkaria; Itziar Ochoa, Iturramako Osasun Etxeko gizarte langilea; Alejandro Valdeande, Azpilagañako Osasun Etxeko administratiboa; Juantxo Remón, ANADI Nafarroako Diabetes Elkarteko presidentea eta Juan Carlos Castillo, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko presidentea.

    Foroko moderatzaile lanetan Piluka García aritu zen, NUPen Gizarte Laneko eta Antropologiako irakaslea.

    Izena eman gure buletina jasotzeko