Itzuli

Liburutegi publikoan egindako kartel itsasketa arduragabea salatu du Baztango Geroa Baik

    Lander Santamaria Lander Santamaria

    Elizondoko Liburutegi Publikoko beirateetan egindako kartel itsasketa deitoratu eta sakonki salatu du Baztango Geroa Baik, liburutegia gainera itxita dagoelarik pasa den azaroaren 11tik, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuaren gelditasuna dela eta.

     

    Udal herrigunearen aburuz, “gune publiko baten aurkako bandalismo ekintza berri eta arbuiagarri baten aurrean gaude, eraikin hau herritarren zerbitzura dagoen Kulturaren sinboloa izanik gainera”. “Beste behin, deitoratu egiten dugu ekintza gaitzesgarri bezain alferrikako honen egileak kontziente ez izatea lortzen duten gauza bakarra zera dela; udalerriaren irudi jada hondatua gehiago zikindu eta kalte ekonomiko bat eragin, azken hau gainera, udalak Baztango bizilagunei kargatuko dielarik”, amaitu du adieraziz Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko