Lizarrako Geroa Baik betiko moduko jai partehartzaile eta inklusiboen alde egin du
Jaiak errespetutik eta bizikidetzatik beti gozatu ditzaten opa die koalizioak Lizarrako herritarrei
Lizarrako Geroa Baik nabarmendu du hiriko jaiek beti izan dutela peñen, elkarteen eta Lizarrako herritar guztien partaidetza, eta azpimarratu duenez “horrela izaten jarraitu beharko luke”. Koaliziotik gogorarazi dutenez, Lizarrako jaiak “beti izan dira oso partehartzaileak eta inklusiboak eta beste moduak ezin izan daitezkeela deritzogu”. Izan ere, azpimarratu dutenez, “jaiak, beti bezala, herriarenak eta herriarentzako izan behar dira”.
Horregatik, Lizarrako Geroa Baitik azpimarratu dutenez, “negoziazioaren eta akordioaren alde egiten dugu beti, hartzen den edozein erabakiren aurrean”, bereziki, eta koalizioak nabarmendu duenez, “aldaketa garrantzitsuak badira eta Lizarrako edozein esparruko elkarte ehundurari eragiten badiote, hauek gure hiriko kulturari, ondareari eta aniztasunari egiten dioten ekarpena handia baita”.
Zentzu honetan, Geroa Baik La Bota peñari eta Lizarrako Txosnei bere elkartasuna helarazi nahi izan die, UPNklehenbizikoari txosna jartzeko baimena ukatu ondoren, eta bigarrenei haien kokalekua aldatu ondoren.
Azkenik, koalizioak mezua helarazi nahi izan die Lizarrako herritarrei egun hauek bizitasunez bizi ditzaten, beti errespetutik eta bizikidetzatik, ildo honetan ez doan edozein jarrera eta jokabide kanpoan utziz.