Lizarrako Udala industrialdearen handitzean lanean dago jada eta 100.000 euro inbertituko ditu
Pablo Ezkurra Geroa Baiko zinegotzia buru duen Lizarrako Udaleko Ogasun batzordeak urte honetarako azken inbertsioak finkatzen amaitu du, diru-kutxa soberakinetik erabili gabe zeuden 903.000 euroei esker egingo direlarik horiek. Berrikuntzen artean, industrialdearen handitze lanak berehala hasiko direla da, handitze horren tramitaziorako 100.000 euro erabiliz.
Lizarrako udalaren aurtengo soberakina 5,8 milioi eurokoa da, baina 2,64 milioi Oncineda Kasuaren ebazpenekin gerta zitekeena aurreikusteko gorde ziren eta beste 558.000 plusbalioen erreklamazioei aurre egiteko.
Soberakin honetatik gainera, 1,5 milioi jada esleitutako edo tramitean dauden inbertsioentzako erabiliko dira, hala nola Ibarrareko Plan Partziala eta Berpartzelatzea Oncinedako lurjabeei lursailak emateko (105.000 euro), Tailer Eskolan inbertsioak (156.000 euro), San Pedro Ruakoa hormaren konponketa (162.000 euro) edo Alde Zaharrera sartzeko kameren instalazioa (110.000 euro).