Itzuli

Lizarrako udalak Santa klara komentua erostea proposatu du Geroa Baik

Koalizioaren ekimenez, asteleheneko Udalbatzan eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu da EH Bildu, PSN eta Contigo Zurekin udal taldeekin batera

    Blanca Regúlez Blanca Regúlez
    Lizarrako Geroa Baik ekimen bat bultzatu du Lizarrako Udalak Santa Klara Komentuaren eraikina eta lursailak eros ditzan, Udalaren egoera ekonomikoak jabetza horren erosketa arazorik gabe burutzea ahalbidetzen baitu.
    Koalizioaren ekimenez eta honek proposaturik, Geroa Bai, EH Bildu, PSN eta Contigo Zurekin udal taldeek mozio bat aurkeztu dute datorren asteleheneko Osoko bilkuran eztabaidatzeko.
    Ekimenean gogorarazten denez, “Lizarrako Santa Klara komentua Los Llanos parajean kokatzen da, Erdi Aroko burguaren harresietatik kanpo, eta XIII mende amaieratik bertan egon denaren berri dugu, gaur egungo eraikina ordea 1635 urtean hasi zelarik 1654 urtean amaituz Juan de Larrañagaren eskutik”. 
    “Gaur egun eraikina itxita dago lekaime komunitatea beste toki batera lekualdatu ondoren. Eliza bisitatzeko aukera bakarra Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko programak bertan kontzerturen bat eskaintzen duenean da, edo iazko kasuan bezala, gure Jaietako adinekoen egunean bertan egin zen meza”, deskribatzen du mozioak.
    Blanca Regúlez Lizarrago Geroa Baiko zinegotziak azpimarratu duenez, “eraikin honi eman nahi diogun balioa denboran mantendu ahal izateko eta betirako Lizarrako ondarearen parte izan dadin, beharrezkoa da komentuaren eraikina eta bere aldameneko lursailak, Santa Klara Ordenaren jabetzakoak gaur egun, Lizarrako Udalaren jabetzakoak izatera pasa daitezen”. 
    “Udalak eraikinaren etorkizunari buruzko eta Lizarrarentzako eduki dezakeen erabilgarritasunari buruzko erabakiak hartu ahal izateko lehen pausoa da. Hori guztia, hiriaren beharrizan propioak kontuan hartuz gizarte zerbitzuetara, osasun zerbitzuetara edo aisialdirako zerbitzuetara bideratu daitezkeen espazio publikoei dagokienez”, nabarmendu du zinegotziak. 
    Horrela, aurkeztutako mozioan, Santa Klara Komentuaren eraikina eta bere aldameneko lursailak erostea proposatzen da; erosketa honen negoziazioa Udalbatza ordezkatuko duen batzorde baten eskutan jarri; eta operazioen jarraipenerako lan talde bat sortu. Udalbatzako indar politiko guztiak ordezkaturik edukiko dituen lan taldea eta hilabetero bilera egingo duena aurrerapausoen berri emateko. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko