Itzuli

Lizarran UPN-k eta bere alkateak bultzaturiko kausa artxibaketa eta auziperatuen absoluzioa pozik jasu du Geroa Baik

Lizarrako Geroa Baitik gure poza agertu nahi dugu gure hiriko 27 gazteren aurka eraikitako kausaren artxibaketaren aurrean, bai eta Raimundo el Canastero taldeko kideen absoluzioarengatik ere

    Blanca Regúlez Blanca Regúlez

    Pozik jaso dugu azkenean zentzutasuna Lizarrara iritsi izana, nahiz eta tamalez, auzitegien eskutik izan den Udaletik beretik izan ordez.

     

    Ebazpen judizial hauek Lizarrako gehiengo sozialaren iritzia islatzen dute, denboraldi honetan guztian zehar alferrikakotzat jo baitu duela urtebetetik hona bizi izan den krispazio eta enfrentamendu geroz eta handiagoa.

    Krispazio hori UPN eta PPren gobernu taldearen aldebakarreko erabaki alderdikoia eragin du, behin eta berriro aukeratu baitu konfrontazioa akordioaren ordez, bere herritarren zati baten aurka jotzeko, denona den Udala instrumentalizatuz.

    Geroa Baitik adierazpen askatasuna funtsezko eskubide moduan defendatu dugu beti, mugatu edo kriminalizatu ezin daitekeen eskubide moduan. Gazteria zigortzen ari da, eta bereziki gazte jakin batzuk, ideologia edo adierazpen modu ezberdinak edukitzeagatik. Gure iritziz jarrera horrek ez du bizikidetza laguntzen, ez eta elkarrekiko errespetua ere, erakundearen eta herritarren artean distantzia gehiago baino ez baitu sortzen.

    Gaur egun gure hirian dagoen polizia ereduari gure aurkakotasuna agertzen diogu Lizarrako Geroa Baitik, gure Udaltzaingoaren ezaugarri beti izan den hurbiltasun eta zerbitzu izpiritutik oso aldendurik baitago. Aurrekoetan jada salatu dugun moduan, udaltzaingoaren ekintzak erabateko neutraltasuna, inpartzialtasuna eta funtsezko eskubideen begirunea izan behar dute ardatz, inoiz ez irizpide ideologiko edo politikorik.

    Gertatutakoaren inguruan hausnartzeko unea da, erantzukizun politikoak bere gain hartzeko unea eta herritarrek euren erakundeengan eduki beharreko konfiantza berriro eraikitzeko unea.

    Lizarrako Geroa Baitik  tinkotasunez eta konpromisoz jarraituko dugu lanean Lizarra plural, zuzen eta inklusibo bat lortzeko, bertan bizikidetza, errespetua eta adierazpen askatasuna balore ukaezinak izan daitezen, denok elkarbanatzen ditugun baloreak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko