Itzuli

M-8 mobilizazioetan frogatutako "feminismoaren adorea eta indarra" nabarmendu ditu Geroa Baik

Geroa Baik martxoaren 8ko mobilizazio jardunaldiak “feminismoaren adorea eta indarra argi utzi duela” baloratu du eta mugimendu feminista zoriondu du Emakumearen Nazioarteko Eguneko kontzentrazioetan eta manifestazioetan lortutako gizarte babes historikoagatik

Koalizioaren aburuz “jardunaldi historiko baten aurrean gaude ziur, aurreikuspen guztiak txiki utziz eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokan lehenaldia eta geroa markatuko du”.

Geroa Baik adierazi duenez agente politikoek “egoeraren mailan egon behar dugu eta bizitzaren esparru guztietan desberdintasunarekin amaitzeko lanean jarraitu behar dugu”. Horretarako, “ekintzen zeharkakotasunaren garrantzia eta ekintza positiboko neurriak” nabarmendu ditu koalizioak, gaur egun beharrezkoak izaten jarraitzen baitute.

Zentzu honetan, koalizioak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzeko politikak bultzatzeko bere konpromisoa berretsi du, eta aurki onartuko den Berdintasun Legea alor honetako zedarri moduan nabarmendu du, oraindik ere gizon eta emakumeak bereizten dituen eten ugariak konpontzeko eragina izango baitu ziur, hala nola zaintzen etena edo soldata etena.

Izena eman gure buletina jasotzeko