M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta Foru Parlamentuak ahobatezko jarrera agertu ez izana deitoratu du Geroa Baik
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu du ostiral honetan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta esparru guztietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde borrokatzeko dagoen beharra berriro ere agerian jartzeko eguna dela azpimarratu du. Zentzu honetan, aurten Parlamentuak M8aren aurrean ahobatezko jarrera agertu ez izana deitoratu du, izan ere mahaigaineratu den adierazpen instituzionala ez da onartu Vox-ek aurkako botoa eman ondoren.
Bestalde, Trafikoaren transferentziaren inguruan Auzitegi Gorenak emandako ebazpena aipatu du ere Azconak eta azpimarratu duenez, asteazken honetan, Foru Erregimenaren batzordean, Geroa Baik PSN, Contigo Zurekin eta EH Bildurekin batera izenpetutako mozio bat defendatuko da, horren bitartez Nafarroaren autogobernuaren defentsa sendotzera deituz. Azconak ziurtatu duenez, “gure uste garrantzitsua da Parlamentuak ildo honetan adierazpena egitea. Tamalez, ezin izan zen aho batez egin, eskuinek aurkako botoa eman baitzuten, horregatik ekarri dugu berriro, gehiengo zabal batekin aurrera atera aukera egon dadin”.
Mozioak hiru puntu dituela azaldu du Azconak, eta Auzitegi Gorenaren ebazpenarekin Parlamentua ez datorrela bat adierazten da, Nafarroaren eskubide historikoen kontrakoa delako. Era berean azpimarratzen da eskumenaren transferentzia Errege Dekretu bitartez egitea babestu zutela Ganberako zerbitzu juridikoek, eta azkenik, Nafarroako Parlamentuak autogobernuarekin duen konpromisoa berresten da.
Halaber, Nafarroako 120 alkate baino gehiagok izenpetu duten manifestua aipatu nahi izan du ere Geroa Bairen bozeramaileak. “Ideologia ezberdineko alkateen artean jaio den mugimendu baten garrantzia” azpimarratu nahi izan du Azconak, “Geroa Baitik ehunetik ehun” elkarbanatzen duela gaineratuz.
Hirugarrenik, merezimenduen dekretuari buruz Nafarroako Kontseiluak emandako irizpenari erreparatu dio Pablo Aconak eta esan duenez, “Geroa Baitik ez gatoz irizpen horrekin bat, araudiaren interpretazio erredukzionista eta murriztailea egiten baitu”.