Madrileko alderdi interes hutsak direla eta Nafarroaren erabilera politikoa salatu du Maria Solanak
Diputatuen Kongresurako koalizioaren hautagaiak Nafarroaren errealitate plural eta aberatsa defendatuko dituen ahotsa eraman nahi du Madrilera
María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak “Madrilera ahots sendo eta tinko bat eramatearen garrantzia” defendatu du, “horrela alderdi interes hutsen eraginez Nafarroak jasaten duen etengabeko tratu txar era erabilera politikoaren aurrean defendatzeko”. Solanak “estatu mailako politikan ikusten ari dugun gehiegikeria” salatu du, “Nafarroaren izena eta irudia modu bidegabe eta doilorrean erabiltzen baitute alderdi politikoek haien gaitasun eza ezkutatzeko”.
Solanak gogorarazi duenez “azken adibidea atzo ikusi genuen Pablo Casado PPko presidenteak Nafarroara egindako bisitarekin, honek ziurtatu zuenez hauteskunde orokorren ondorengo edozein itun Nafarroatik pasako baita”. “Mota honetako adierazpenak onartezinak dira” eta ohartarazi du “Nafarroa bere etorkizunaren jabe bakarra dela eta komunitate honetako iritziaren zati bat mespretxatzen duena, bere erakundeetan hura zuzentzeko ezgaitua dago”.
“Ezin onar dezakegu Nafarroa berriro truke txanpon moduan aurkeztu dezaten, alderdi interes hutsen zerbitzura dagoen objektu politiko huts moduan”, nabarmendu du. Geroa Bairen hautagaiak gainera azpimarratu duenez “UPN, Madrileko siglen azpian babesturik, Nafarroaren irudiak pairatzen duen tratu txarra txalotzen ikustea da mingarriena”.
Horregatik, “Geroa Baik azaroaren 10etik aurrera Diputatuen Kongresuan eta Senatuan Nafarroaren errealitate plural eta aberatsa defendatzearen garrantzia” azpimarratu du, “eskuinak egiten dun marrazki interesatu eta ilunarekin ezer ikustekorik ez baitu”.
Halaber, Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu duenez “nahitaezkoa da blokeo politikekin amaitzea eta politikagintza modu baliagarri, arduratsu moduan ulertzeko modu baten alde egitea, interes orokorra gailenduz eta herritarren arazoei erantzunak emanez”.
María Solana