Madrilen inertziarik gabeko politika bat eta autogobernuaren aldeko apustu irmo eta sendoa aldarrikatu ditu Geroa Baik
Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak, Madrilen erabakitzen denaren inertziarekin ez jokatzea eta autogobernuaren aldeko apustu irmo eta sendoa eskatu dio Foru Gobernuari ostegun honetan.
Komunitatearen Egoerari buruzko Debatean egindako mintzaldian, 2021 Aurrekontuak testuinguru ekonomiko eta sozial honetan nahitaezkoak direla adierazi du Barkosek, funtsezkoak baitira datorren urteko Gobernuaren kudeaketari egonkortasuna emateko.
Horrela, “inertziarik gabeko politika bat” aldarrikatu du, “Estatuko politikaren gorabeherak alde batera utziz, Nafarroari bere etorkizuna eraikitzea ahalbidetuko diona”. Navarra Sumari zuzendu zaio, “bere ekintzetako batzuk politikoki patetikoak izan direlako, Nafarroan gauzatzen ahal edo jakin izan ez duen akordioa Madrilen bilatuz; Madrilgo foroetan iskanbila sortzen ibili beste gauzarik ez dute egin”.
Geroa Baiko eledunak azpimarratu duenez “pandemiak urte luzerako krisialdia utziko du, eta horri aurre egin beharko diogu”. “Gure eredua aldatzeko irten behar dugu krisialditik, ez akatsak berriro errepikatzeko”, esan du.
Uxue Barkosek nabarmendu duenez, egungo egoera honetan “oreka bilatzea ez da erraza prestaturik ez dagoen gizarte batentzat”. “Hau da erronka”, esan du. Bere iritziz, “Geroa Bairen apustua argia da, lehenik pandemiaren eustearen eta egutegiratzearen kudeaketan lan egin eta bigarrenik, garapen ekonomiko lineal eta globalizatu bate eredua gainditzeko lan egin, klima aldaketak jada hamarkadak baitzeraman hura agortua zegoela iragarriz eta Covidak azkenean birrindu egin du.
Bestalde, parlamentuko eledunak bere “kezka” agertu du “Gobernu zentralak erabakiko duen Europako funtsen banaketan Nafarroa mola geldituko den” dela eta. Foru Gobernuak hartu dituen neurrietan bere taldeak eskainitako “akonpainamendua” agertu du eta azpimarratu duenez “horrela izaten jarraituko du murrizketak kutsatze datuen arabera modulatzeko beharra dela eta”. “Komunikazioan egiten den esfortzua bikoiztu behar da, informazio koordinatua eta Osasun irizpideak aintzat dituena da garrantzitsuena”, bere iritziz.
Bideoan Uxue Barkosen mintzaldi osoa ikusteko aukera duzu.
Uxue Barkos