Itzuli

    Magdalena Hernández Lizarrako zinegotziaren aurkako mehatxuak gaitzetsi ditu Geroa Baik

    Koalizioak bere babesa agertu dio zinegotziari eta demokrazian mota honetako ekintzak onartezinak direla azpimarratu du

      Ayuntamiento Estella fachada.

      Azken egunotan Magdalena Hernández Lizarrako Udaleko zinegotziak jasotako mehatxu eta jazarpen etengabea gaitzetsi ditu Geroa Baik, honek pasa den martxoaren 9an Gonzalo Fuentes, egungo Lizarrako alkatearen aurkako zentsura mozioaren alde egitea erabaki ondoren.

      Koalizioak gainera, bere babesa eta elkartasuna agertu nahi dio zinegotziari, eta demokrazian mota honetako jazarpen ekintzak onartezinak direla azpimarratu du, are gehiago Magdalena Hernández eta Jorge Crespo zinegotzien (biak PSNtik kanporatuak) ekimena zilegizko bide demokratikoen baitan egin denean eta auzitegi konstituzionalak ekintza mota hori babesten duenean (151/2017 sententzia, 2017ko irailaren 21ekoa).

      Magdalena Hernández zinegotziak behin baino gehiagotan pairatu du jazarpena kalean, bizilagun batzuen aldetik irainak jasoz. Martxoaren 12an gainera, Iruñean zigilatutako eskutitz bat jaso zuen bera mehatxatuz, eta bere jatorri venezuelarra dela eta xenofobiaz eta matxismoz jositako testu batekin modu larrian irainduz.

      Horregatik guztiagatik, Geroa Baik bere elkartasuna eta babesa berresten dio Magdalena Hernándezi une gogor hauetan, eta jazarpena zein mehatxuak bidezko kritika politikotik kanpo daudela azpimarratzen du, demokrazian hautetsiak uzkurtzea bilatzen duten mota honetako jokabide eta ekintzek ez baitute lekurik.

       

      Prentsa bulegoa, 2020-03-15

      Izena eman gure buletina jasotzeko