Mahai Fiskala martxan jartzea balioetsi du Pablo Azconak eta Geroa Baik indar aurrerakoien arteko akordioak bilatuko dituela azpimarratu du
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak datorren osoko bilkurara eramango duen ekimena azaldu du. Zehazki, mozio bat defendatuko du, horren bitartez Nafarroako Gobernua premiatuz Navarra-Nafarroa marka bere komunikazio eta promozio ekintza guztietan barneratu dezan. Azconakdefendatu duenez, Nafarroa bi hizkuntza propio dituen erkidegoa da: euskara eta gaztelania, eta errealitate hori Nafarroako Gobernuaren marka estrategian islatu beharra dago.
Bestalde, pasa den astean berriro ekin zitzaion Mahai Fiskalaren bilera aipatu du Azconak. Mahaia martxan jarri izana balioetsi du bozeramaileak, bai eta bertan lantzeko adostu den lan plana ere. Errenta ertain eta txikiak eta autonomoak arreta bereziarekin tratatzeko beharra azpimarratu du bozeramaileak. Halaber, Ganberako indar aurrerakoiekin akordioetara iristeko koalizioaren borondatea azpimarratu du ere.
Beste gai batzuen artean, terrorismoagatik kondena jaso dutenak irakasle moduan kontratatzea ekiditeko UPN aurkeztutako bi lege proposamenen tramitazioa bertan behera utzi dut Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak, bi txosten juridikoren zain. Pablo Azconak txosten hauen lanketa babestu du eta lege proposamen horiek “funtsezko eskubideen eta eskubide konstituzionalen aurka doazela” adierazi du. “Positiboa da bi txosten horiek edukitzea edozein tramitaziorekin aurrera jarraitu aurretik, zalantza handiak sortu baitira”, azpimarratu du. Pablo Azconak ziurtatu duenez, “salbuespen politikak ezin dira kasu bakar batean ere egon”, eta “birgizarteratzea espetxe sistemaren funtsezko hanketako bat” dela defendatu du.
Bestalde, omnibus dekretua aipatu nahi izan du ere eta azkenean bertan zeuden neurriak aurrera ateratzea balioetsi du, besteak beste pentsioena edo garraio publikoari zegokiona.
Pablo Azcona