María Solana: “Geroa Baik Nafarroa anitza, aurrerakoia eta bere nortasunarekin harro dagoena defendatuko du Madrilen”
Geroa Baik Nafarroaren interes orokorra defendatuko duela ziurtatu du Diputatuen Kongresurako hautagaiak, Nafarroatik kanpoko beste alderdien beste interesekin nahastu gabe eta horien menpe geratu gabe ere

María Solana Diputatuen Kongresurako hautagaiak ziurtatu duenez, “gizarte anitza, irekia, elebiduna, aurrerakoia, soziala eta solidarioa defendatzen dituen ahotsa Madrilen entzungo denaren bermea da Geroa Bai”. “Bere nortasunarekin harro dagoen Nafarroa eta aniztasunarekin begirunetsua dena”, defendatu du.
Solanak baieztatu duenez “hori egitea posible da, Geroa Baik jaio zenetik frogatu duen moduan, ahots propioarekin, Nafarroaren interes orokorra defendatuz, leialtasun instituzionalarekin, baina irmotasunez, konpromiso politikoarekin, lanarekin eta ausardiaz”.
Diputatuen Kongresurako hautagaiak defendatu duenez “Geroa Bai da Gorteetara ordezkaritza plurala eta aurrerakoia eraman dezakeen Nafarroako formakuntza politikoa, Estatu mailako alderdien dinamiketan nahastu gabe edo haien interes propioen menpe edo edo Nafarroako interesetatik urrun daudenen menpe geratu gabe ere”.
Horregatik guztiagatik, Diputatuen Kongresura “ordezkaritza anitza, eraikitzailea eta proposatzailea” eramatearen aldeko bere konpromisoa berretsi du Solanak. Azken finean, “Madrilen positiboan eraikitako Nafarroa bat defendatzearen aldeko bere konpromisoa” agertu du.