Itzuli

    María Solana: “Nafarroarentzako boto baliagarria Geroa Baik ordezkatzen du”

      María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburuak azpimarratu duenez, datorren igandean herritarrek koalizioarengan konfiantza badute Madrilera joateko prest dago “Nafarroa truke-txanpon moduan erabiltzeari utz diezaioten”.

      “Aski da Nafarroa haien akordio, txantaje eta manipulazio agendetan erabiltzeari”, eskatu du Solanak, alderdi batzuek “komunitate honengan erabakitzeko gaitasuna” bilatzen dutela kritikatuz, “baina hemen gaudenon eta hemen bozkatzen dugunon iritzia kontuan hartu gabe”.

      Ostiral honetan, kanpainaren azken egunarekin egin den hauteskunde ekitaldi batean, María Solanak kanpaina aste honen balantze “positiboa” egin du, gaineratuz bere iritziz batzuek “maskara kendu dutela”.

      Zentzu honetan, “harriturik” agertu da “batasunaren aurka egiten duten alderdi separatistak legez kanpo uzteko” Voxek Madrileko Biltzarrean aurkeztu duen proposamenarekin, ostegun honetan PP eta Cs-en botoen onartu baitzen, Navarra Suman UPNren kide direnekin alegia. Azaldu duenez, koalizioa “ez dago Voxen postulatuetatik hain urrun, Vox babesten, txalotzen eta zuritzen ari direnekin elkarbanatzen badu programa, mahaia eta mahai-oihala”.

      Horregatik, UPNri galdegin dio ea “alderdi abertzale eta independentistak legez kanpo uztearen alde dagoen” eta Madrileko Biltzarrean egindako adierazpena bezalakoa onartuko lukeen. “Hau da UPNk igandea baino lehen erantzutea nahi duguna, zer den esaten ez duen edo esaten duena ez den aukera bat jendeak bozkatu baino lehen”, ziurtatu du.

      Igandeko hauteskunde hitzorduari begira, María Solanak ziurtatu duenez hauteskunde kanpainak aurrera egin ahala “argiago” du “posible dela maiatzean Geroa Bairi botoa eman zioten 60.000 pertsonek berriro ere koalizioarengan haien konfiantza berriro jartzea, haien interesak Madrilen ordezkatzeko eta defendatzeko”.

      Azaldu duenez,”Nafarroan boto baliagarria komunitatearentzako baliagarria den botoa da, autogobernu maila handiagoa ekarriko duena ongizate maila handiagoa edukitzeko”. Eta ziurtatu duenez, “boto hori gaur Geroa Baik ordezkatzen du”.

      Bere iritziz, Geroa Bai da “berme osoz, sinesgarritasunez, fideltasunez eta leialtasunez Foru Komunitatearen eta herritarren interesa Gorte Nagusietan ere defendatu dezakeena”.

      Bere aldetik, Esther Cremaes koalizioaren senaturako hautagaiaren aburuz “kanpaina amaitzen ari da eta argia zen hori zuri-beltz bihurtzen ari da”, esan du, “alderdi guztiek hitz egiteko gaitasunik edukiko ez duten garaietara itzultzen ari garela baitirudi, ilegalizazioak eta komunikabideen jazarpena egongo da”. “Igandean hautestontzien bitartez uzten bazaie, estatu faxista batera itzultzeko arriskuan gaude eta horrek asko kezkatzen gaitu”, ziurtatu du.

       

      Izena eman gure buletina jasotzeko