Itzuli

María Solanak baikortasun kontrolatua agertu du Covid-19 kasuen beherakadaren aurrean

Asteburu honetan erregistraturiko gertakari biolento eta zibikotasunik gabekoak gaitzetsi ditu koalizioak

    María Solana María Solana

    María Solana Geroa Baiko parlamentariak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren baikortasun kontrolatua agertu du Covid-19 kasuen beherakadaren aurrean eta froga diagnostikoen positibotasun zifra %5tik “nola de hala” jaitsi behar dela planteatu du, “osasun agintariek gomendatzen dutena baita”. “Horretarako, ezarriko diren neurri guztiak babestuko ditugu eta jada ezarrita daudenak babesten ditugu ere”, azpimarratu du.

    Halaber, Solanak bere “erabateko gaitzespena” agertu du “Arrotxapea auzoan jazotako gertakari biolento eta zibikotasunik gabekoen aurrean” eta esan duenez “indarkeria ez da inoiz bidea, ezin da ezer aldarrikatu indarkeria erabiliz”. Era berea, “María Chiviteri eta bere familiari elkartasuna” adierazi dio “Cintruenigon agertutako pintada onartezinak direla eta”.

    Bestalde, koalizioak izenpeturiko bi adierazpen instituzionalek aurrera egin ez izana deitoratu du, bata “Euskaraldia” ekimenari babesa agertzeko eta bestea Iruñeko prebentzio talde komunitarioei babesa agertzeko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko