Martínezek dio “faltsua” dela euskararen dekretuarekin “euskararik ez dakienak ez duela Administraritzan lan egingo”
Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek adierazi duenez “zeharo faltsua” da Nafarroako Kontseilura igorri den Nafarroako administraritza publikoetan euskararen erabileraren foru dekretuarekin “euskararik ez dakien nafarrik Administraritzan lana lortzeko aukerarik edukiko ez duenik”.
Komunikabideei adierazpenetan Martínezek esan du dekretuak “lehen aldiz euskararen erabilera eta balorapena planifikatzen duela Nafarroako Administraritzari dagokionez”. “Oposizioko hirukoak dekretuari buruz hitz egiten den bakoitzean aipatzen duen inposaketa horretatik zeharo urrun dago”.
Esan duenez, “dekretuak Administraritzan elebidunak direnen ikerketa sustatuko du, langileek lortutako eskubideak errespetatuko ditu eta errespetatzen ditu jada”.
Koldo Martínez