Itzuli

Martínezek eta Arastik nafarroako herritarren interes orokorreko gaietan oinarritu dute bilera

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak modu positiboan baloratu du José Luis Arasti Nafarroan Estatuko Gobernuaren delegatuarekin gaur egin duen bilera, bien Nafarroako herritarren interes orokorreko gaiak landu dituzte, hala nola Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioen Legea (PHT eta Ubidea) eta Trafiko konpetentziaren transferentzia, bai eta Espetxeetako Osasungintzaren transferentzia ere.

Bileraren ondoren, Martínezek ziurtatu du “Trafiko konpetentziaren transferentzia Nafarroaren aldarrikapen historikoa dela”, eta “PSOE-ren Gobernuak urtea amaitu baino lehen Transferentzia Batzarreko kideak izendatzearen garrantzia” berretsi du, “organo horren lehen bilera urte hasieran egin ahal izateko”.

Geroa Baiko eledunak José Luis Arastiri helarazi dizkion lehentasunen artean Espetxeetako Osasungintzaren transferentzia dago ere, “Foruaren Hobeagotzean jasotzen den beste konpetentzietako bat, eta espero dugu Estatuko Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak horretan aurrerapausoak egiten jarraitzea”.

Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioen Legeari buruz Martínezek ziurtatu duenez “113 milioien inguruan akordioa lortzea da Geroa Bairen helburua, toki erakundeen eta udalen inbertsioak lehenetsiz”. “Aurrekontuen Egonkortasun Legearen interpretazio zorrotz eta murriztailea egin ez dezan eskatu diogu berriro Gobernu zentralari, 113 milioi horiek Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioetan osorik erabili ahal izateko. PSOE-ren Gobernuak horrela egitea espero dugu”, nabarmendu du eledunak.

Prestazio Handiko Trena edo Nafarroako Ubidea bezalako azpiegiturak direla eta, Martínezek “PHT-erako hitzarmen bat sinatzeko Geroa Bairen jarrera” helarazi dio Arastiri. “Geroa Baik hitzarmen bat sinatzea defendatuko du, ohikoa den moduan propaganda-hitzarmena ez bada, guk epe zehatzak dituen, burutzeko aukera edukiko duen eta betetze indikatzaileak dituen hitzarmena aldarrikatzen dugu”, nabarmendu du.

Azkenik, Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak “egungo Gobernuaren delegatuaren jarrera” eskertu du. “Delegazioaren eta talde politiko ezberdinen arteko harreman arina eduki nahi duela esan dit, eta ona deritzogu hori Nafarroako herritarren interes orokorreko gaietan leialtasunez eta lankidetzaz jarduteko”, amaitu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko