MAYAK PIO XII ETORBIDEARENTZAKO DUEN PLANA ALDEBAKARREKOA ETA OINARRI TEKNIKORIK GABEKOA DELA SALATU DU IRUÑEKO GEROA BAIK
Maya Alkateak Pio XII etorbidearen inguruan egindako iragarpena salatu du Geroa Baik, “aldebakartasunez eta udalbatzaren gehiengoa kontutan hartu gabe egiteaz gain, inolako abal teknikorik gabe ibilgailu pribatuentzako aparkalekuak jartzen tematurik baitago”.
Koalizioak nabarmendu duenez “erabaki hau Europako hiru nagusiek daramaten norabidearen aurkakoa da, bai eta iruindarron bizi kalitatearen parametroen aurkakoa ere, dela airearen kalitateari dagokionez, kutsadura akustikoari dagokionez edota oinezkoarentzako espazio publikoaren berreskurapenari dagokionez”. Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeak salatu duenez “azken lau urteotan mugikortasun jasangarriaren alorrean egindako aurrerapausoen aurka egiten setaturik dago udal gobernua”.
Iruñeko Geroa Baik gogorarazi du “egungo korridorearen diseinua Iruñeko Udaleko eta Iruñerriko Mankomunitateko teknikariek egin dutela, eta edozein aldakuntzak abal teknikoa behar duela, emaitza eta indikatzaileekin, horren ondoren Mugikortasun Batzordearen onarpena behar duelarik”.
Koalizioak ziurtatu duenez “gaur egun ez dira auto-ilararik sortzen gune hartan, trafikoaren murrizketa egon dela frogatu da eta ondoko kaleetan errotaziozko aparkaleku nahikoa dago”. Halaber, gogorarazi du “ez dela istripu larririk egon, hiriko beste tokietan gertatu den moduan”, eta toki horietan, Geroa Bairen iritziz, “bide segurtasunaren hobekuntzarako neurriak ezartzen jarraitu beharra legoke, adibidez Ermitagainan edo Iturraman”.
Patxi Leuza