Mayak San Ferminetako programan emakumeak ikusezin egiten dituela eta mespretxatzen dituela salatu du Iruñeko Geroa Baik
Gaztelerazko ‘Alkatearen agurra’ testuan ez ditu behin ere ez emakumezko iruindarrak aipatzen, horiekiko erabateko mespretxu jarrera agertuz, horregatik bere zuzenketa eskatzen dugu
Iruñeko Geroa Baik salatu duenez, Enrique Maya Iruñeko alkateak emakumeak ikusezin egiten ditu San Fermin festetako programaren gaztelerazko ‘Alkatearen agurrean’, emakumeei aipamen bakarra ere egin gabe bere testuan, “emakumeekiko mespretxua agertuz, bai eta berriki Iruñeko Udalak onartutako Berdintasun Ordenantzaren ez betetzea, eta Berdintasun Legearen ez betetzea ere”, azpimarratu du Itziar Gómez udal taldeko bozeramaleak, Mayari zuzenketa egin dezan premiatuz.
Gómezek deitoratu duenez alkateak “gehiengo sozialaren eta urte hauetan lortutakoaren aurkako norantzan pausoak ematen jarraitzen du, kasu honetan hain sentikorra den eta hainbeste adostasun duen gai batekin, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta emakumeen ikusgarritasuna alegia”. “Mayak alkate moduan hartutako lehen erabakien artean Berdintasun alor bereziaren deuseztatzea dago, bai eta Berdintasun teknikaria kontratatzeko plaza bat bertan behera uztea, emakume baten izena etorbide batetik kentzea... Lotsagarria da”, gogorarazi du Iruñeko Geroa Bairen bozeramaileak.
Udal taldearen bozeramailearen aburuz, “erakundeen aldetik sexista ez den eta inklusiboa den lengoaia baten erabilera, alkateak San Ferminetako programako Agurrean betetzen ez duen Berdintasun Ordenantzan ageri den moduan, nahitaezkoa da emakumeak hiriko bizitzan ikusgarri egiteko”. “7. atalean, komunikazio politika jorratzen duena, argi jasotzen da Udalak lengoaia ez sexista eta inklusiboa sustatu beharra duela”, gaineratu du.
“Oso tristea da gizonezko eta emakumeen arteko bazterkeria ez egoteko konpromisoa, emakumeak ikusarazteko konpromisoa, nola ez eta modu berezian San Ferminetan, Mayarentzako eta bere taldearentzako ezer esan nahi ez izatea, haien apostua iraganeko Iruñearen aldekoa dela frogatuz, Iruñea grisa, sektarioa eta Iruñeko herritarrentzako eskubide gutxiago dituena alegia”, amaitu du Gómezek.
Itziar Gómez