Itzuli

Mekarako Ave-aren kontratuan RENFEk zenbat galdu duen ezagutzea eskatu du Koldo Martínezek

“Norbaitek komisioak jasotzen zituen bitartean, enpresa publikoek galerak jasotzen zituzten”

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak RENFEko presidentearen agerraldia eskatu du Goi Ganberan, honek argitu dezan ea trenbideen enpresa publikoak Mekarako AVEaren kontratuaren lehen  fasean Estatuko Kontu-hartzailetza Nagusiaren datuen arabera izan zituen 146 miloi euroko galerak berreskuratzea aurreikusten duen.

    “Sanxenxon errege emeritua txalotzen dutenek jakin beharko lukete saudiarabiar erregearekin bitartekaritza lanetan aritzeagatik komisioak kobratzeaz gain, Espainiarekiko amodioagatik egindako lana alegia, bere negoziotxo horrek zergapekoei galera garrantzitsuak ekarri dizkiola trenbide sarea egoera egokian edukitzea helburu duen enpresa publiko baten bitartez, eta bide batez, enpresa horren zeregina ez zen amaiera ziurgabeko abenturatan sartzea. Onurak orduan Estatuburua zenari eta enpresa pribatuei bakarrik ekarri dizkion operazio honetan RENFE sartzeagatik erantzukizun politikoak dituzte batzuek, aldi berean kostuak enpresa publikoengan jarri baitzituzten, hau da, herritarrengan. Norbaitek komisioak jasotzen zituen bitartean, enpresa publikoek galerak jasotzen zituzten”, salatu du Koldo Martínezek.

    Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez, Medina eta Meka bitarteko AVEaren kontratuaren lehen fasean RENFEk 146 milioiko galderak jasan zituen, trenak konpontzeko eta mantentzeko tailerren eraikuntzak izan ziren gainkostuak zirela eta, horiek zailtasun handiz berreskuratuko direlarik linearen ustiapen fasean, RENFEk berak eskatutako txosten baten arabera, bidaiari kopuruaren aurreikuspena, hasiera batean egindakoa baino “nabarmenki baxuagoa” izango da.

    “2020ko irailean jada, kontratu honetan RENFEk izandako galerei buruz galdetu nion Gobernuari. Informazio hori ezin zidatela eman izan zen erantzuna, partzuergo pribatu bat baitzen. “Partzuergo pribatua, enpresa publikoen aldetik %49,97ko partaidetzarekin. Erresumako lortzaile handiak eta enpresa pribatuek sakelak betetzeko dirua galtzen duten enpresa publikoak”, salatu du Koldo Martínezek.

    “Sekulako negozio honetan RENFEk eta jabetza publikoko beste enpresek zenbat galdu duten jakitea beharrezkoa da eta informazio hori jakitera eman beharra dago, zergapekoen sakelei eragiten baitie. Behin datua ezagutzean, norbera libre da emerituak Sanxenxora egindako bisita txalotzeko edo Estatuko diru-kutxentzako hondamendia izan zen operazio hura babestu zuten alderdiei kontuak eskatzeko”, nabarmendu du Koldo Martínezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko