Melillako gertakariei buruzko bere adierazpenak erretiratu ditzan eskatu dio Geroa Baik Pedro Sánchezi
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan bere “atsekabe sakona” agertu du “Parlamentua ez baita gai izan Melillan eta Ekuadorren gertatutakoen gaineko adierazpen bat adosteko”. Melillan jazotakoen kasuan zehazki, Barkosek familiei elkartasuna adierazteaz gain eta Giza Eskubideekiko begirunea eta defentsa eskatzeaz gain, gertatutakoaren gaineko berehalako ikerketa independente bat eskatzeko beharra azpimarratu du. Halaber, Geroa Baitik Pedro Sánchez premiatu du “gertatutakoa ‘ongi konpondua’ izan dela dioten hitzak erretiratu ditzan”.