Itzuli

Miguel de Eguía industrialdean hutsik zegoen azken lursaila multinazional alemaniar bati saldu izanarekin pozik agertu da Geroa Bai

Koalizioak industrialdea handitzearen beharra azpimarratu du, helburu horren atzetik denbora luzea daramalarik lanean

    Lizarrako Geroa Baik bere poza agertu du “Miguel de Eguía industrialdean hutsik zegoen azken lursaila saldu izanarekin”. Pablo Ezcurra zinegotziak azaldu duenez, “Messer multinazional alemaniarrak planta industrial berri bat eraikiko du industrialdean hutsik zegoen azken lursailean”. Geroa Bairen iritziz honakoa berri ona da hiriarentzat, eta enpresa alemaniarrari bere interesa eta Lizarran ezartzeko interesa eskertu dio. Halaber, Geroa Baiko zinegotziak bere esker ona agertu dio LASEME Lizarrako Merindadeko Enpresarien Elkarteari, Messer hirian ezartzeko burututako lan garrantzitsuagatik.

    Ezcurrak azaldu duenez, “Geroa Baitik beti eduki dugu argi lurraldean herritarrak finkatzeko eta herritarrei bizi kalitate on bat eskaintzeko modu bakarra, modu paraleloan zerbitzu publikoak eskainiz ere, enplegu industrialaren aldeko apustu argia eta gure hirian industriaren ezarpena dela”. “Hori izan da udal lanaren gure ideia eta bere fruituak ematen ari ditu”, ziurtatu du. 

    Azken lursailaren salmentaren ondorio moduan, Geroa Baik azpimarratu duenez “are eta garrantzia handiagoa du orain Industrialdearen handitzea, denbora luzea daramagularik horretan lanean”.

    Pablo Ezcurrak gogorarazi duenez, Industrialdearen handitzearen promozio eta exekuziorako Nasuvinsa eta Udalaren arteko Hitzarmenaren negoziazio eta sinatzearen ondoren, eta handitze horri zegokion Plan partziala onartu ondoren, gaur egun “birpartzelazio Proiektu horretan lanean dihardugu, bai eta oraindik Industrialdean geratzen diren jabe partikularrekin akordioetara iristeko lanean ere”

    Geroa Baiko zinegotziak azaldu duenez, Exekuzio Unitateko azken lursailaren salmentaren ondoren, “gure lana areagotuko dugu gure hiriak partzela industrialak lehenbailehen eduki ditzan, gure hirian ezartzeko enpresen aldetik interesa dagoela antzematen baitugu. Eta interes horiei erantzuna ematen jarraituko dugu, zalantzarik gabe, orain arte egin izan dugun modu berean”, ziurtatu du.

    PARKE TEKNOLOGIKOA

    Halaber, Lizarrako Geroa Baik Enpresa mintegiaren handitze lanak aipatu ditu ere, “inoiz baino beharrezkoagoa de handitzea, bereziki bi arrazoiengatik”. Lehenik, Ezcurrak azaldu duen moduan, “enpresen sorkuntza, ekintzaileak eta autonomoan une zail hauetan mesedetzeko premiazko beharragatik”. Eta bigarrenik, ziurtatu duenez, “egungo Enpresa mintegia bere osotasunean beterik dagoelako”. “Haien jarduerarekin Lizarraren garapena mesedetuko duten enpresari eta ekintzaileek Administraritzaren laguntza jasotzea funtsezkoa da”, defendatu du.

    Geroa Baiko zinegotziak azaldu duen moduan, Mintegiaren handitzearekin hiriko 5 enpresak beste 5 espazio berritan haien ibilbidea hasteko aukera izango dute.

    Izena eman gure buletina jasotzeko