Mikel Armendariz (Geroa Bai) “Iruñean militar frankistei eskainitako kaleen izenak aldatzearen alde gaude”
Victor Eusa Gerra Batzorde Karlistako kide izan zela eta honek heriotza-epaiak sinatu zituela gogorarazi nahi dugu
Mikel Armendarizen hitzetan, “Geroa Baitik, Iruñean militar frankistei eskainitako kaleen izenak aldatzearen alde tinko egiten dugu”. Ekimen honekin “pauso nabarmena ematen da adiskidetze historikoan eta gure hirian balore demokratikoen promozioan”.
Zehazki, “erregimen frankistari loturik dauden figurak omentzen dituzten espazioen izenak aldatzeko erabakia nabarmentzen dugu, Victor Eusarena adibidez, Gerra Batzorde Zentral Karlistako kide izan baitzen, Gerra Zibilean exekuzio-aginduetan inplikaturik egonik”, ziurtatu du Armendarizek. Aldaketa honek, gure aburuz, “oroimen historikoarekin eta justizia sozialarekin konpromisoa agertzen du”.
Gizarte inklusibo eta demokratiko bat eraikitzearekin bere konpromisoa berresten du Geroa Baik, bertan herritar guztiok ordezkaturik eta errespetaturik egonik. Pluraltasuna, berdintasuna eta oroimen historikoaren gure baloreak islatuko dituen hiri-ingurune bat sustatzen jarraituko dugu.
UPNren hitzak, Enrique Maya alkate ohiaren ahotan eta Cristina Ibarrola bere alderdiko presidenteak berretsiak, gure iritziz “frankismoaren biktimen oroimenari benetako iraina dira”.
“Victor Eusa arkitekto izateaz gain, bere bizilagunen hilketan partaide aktiboa izan zen. Ez dut zalantzarik Iruñea maitatu zuenik, baina ez iruindar guztiak, UPNri hau gogorarazi behar zaio”, azpimarratu du Armendarizek.
Mikel Armendariz