Itzuli

Mikel Armendariz (Geroa Bai) “Merkaderes kaleko Strarbucks kafetegiaren aurka egindako ekintza bandalikoa gaitzesten dugu”

Koalizioak gogorarazi duenez, ekintza hauek gizarte demokratiko batean ez dute lekurik eta bizikidetza ahuldu baino ez dute egiten

    Mikel Armendariz Mikel Armendariz

     

    Iruñeko Geroa Baik bere gaitzespen osoa agertu du berriki Iruñeko Merkaderes kalean dagoen Starbucks kafetegiaren aurka jazotako ekintza bandalikoaren aurrean.

    Mikel Armendarizen aburuz “lokal honen beirei egindako kalteek, tokiaren segurtasunari eragiteaz gain, ordena publikoaren aurkako atentatua dira ere, bai eta gure hiriaren ezaugarri den bizikidetza baketsuaren aurkakoa ere”.

    Merkataritzak ingurune seguru eta herritar guztientzako babes batean bere jarduera burutzeko duen eskubidearekin dugun konpromiso tinkoa berretsi nahi dugu Iruñeko Geroa Baitik.

    “Honelako ekintzek, guk defendatzen dugun moduko gizarte demokratiko eta plural batean ez dute lekurik”, azpimarratu du Armendarizek.

    Iruñeko Geroa Baik modu aktiboan jarraituko du lanean gure hirian errespetua, tolerantzia eta gizalegeak bezalako baloreak sustatzeko. Bizikidetza eta gure hisiaren garapena hondatzen duen edozein indarkeria edo bandalismo mota gaitzesten dugu.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko