Itzuli

Mikel Armendariz (Geroa Bai) “Lehen kontaktu hau Iruñea hobetzen jarraitzeko aukera berria da”

2025 urteko udal aurrekontuetarako lau indar aurrerakoien arteko kontaktuak modu positiboan baloratu ditu koalizioak

    Mikel Armendariz Mikel Armendariz

    Iruñeko Geroa Baik begi onez jaso du 2025 urteko udal aurrekontuetarako lau indar aurrerakoien artean egindako bilera.

    “2025 urteko aurrekontuak zenbakiak baino gehiago dira, eraikitzen jarraitu nahi dugun hiriaren isla izan behar dute”, ziurtatu du Armendarizek.

    Era berean, negoziazio mahaian eseri diren lau politikariek agertu duten izpiritu eraikitzailea balioetsi du koalizioak.

    “2024an ados jartzea lortu genuen eta orain, Iruñearentzako garrantzia osoa duen une honetan, funtsezkoa da aktore politiko guztiok, oposizioa barne, mailan gaudela eta elkarrizketarako prest gaudela erakustea, interes orokorra edozein ezberdintasun alderdikoiren gainetik jarriz”, azpimarratu du Armendarizek.

    Iruñeko Geroa Baitik indar politiko guztion aldetik ardura eta konpromisoa erakusteko deia egiten dugu, oposizioari baita ere, Iruñeko herritar guztien onurarako izango diren aurrekontuak lortzeko helburuarekin beti.

    “Geroa Bairen aldetik modu eraikitzaile eta proposatzailean egingo dugu lan, gure hiriaren garapen parekide eta zuzen baten alde lan egiteko asmo osoarekin”, amaitu du adieraziz Armendarizek. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko