Mikel Armendariz (Geroa Bai) “Aurrekontu hauek eredu zuzen, inklusibo eta solidarioago bat finkatzen dute”
Koalizioak bere oniritzia agertu du eta modu positiboan baloratu du 2025 urterako aurrekontu proiektua
Iruñeko Geroa Baik bere oniritzia agertu du eta modu positiboan baloratu du goiz honetan aurkeztu den 2025 urterako Iruñeko Aurrekontuen proiektua. Zehazki, koalizioaren arabera aurrekontu honek “eredu zuzen, inklusibo eta solidarioago bat finkatzen du”.
Iruñeko Geroa Baik ziurtatu duenez “gure hiriaren etorkizunarekin konprometiturik dagoen pauso sendoa” da aurrekontu hau. Koalizioaren arabera, “proiektu honek gaur premia duten beharrei erantzuna emateaz gain, etorkizunera begiratzen du ere, Iruñea inklusibo, jasangarriago eta kohesionatuago batentzako oinarriak eraikiz”.
Mikel Armendariz Geroa Baiko zinegotziak ziurtatu duenez, “Aurrekontu hau amankomuneko ongizatea eraikitzen jarraitzeko tresna dela zinez uste dugu, begirada pertsonengan eta gure auzoetako egunerokoa egituratzen duten zerbitzu publikoen hobetzean jarriz”.
“Kudeatzen dugun alorraren beharrei erantzuna ematen dieten kontuak dira, gizarte kohesioaren alde eginez, bai eta gako diren azpiegituren alde, tokiko merkataritzaren alde eta turismo jasangarriaren eta hiriarekin eta bertakoekin begirunetsua den turismo eredu baten alde”, azpimarratu du Armendarizek.
Halaber, Geroa Baiko zinegotziak nabarmendu duenez, “tokiko merkataritzan belaunaldi-txandari konponbidea emateko lanean gaude, gainontzeko alorrekin lanean, gure hiriko dendei dagokien errekonozimendua emanez”. “Era berean, garapenaren aldeko lankidetzarekin eta Iruñea Gazte Hirugarren Plana martxan jartzearekin gure konpromisoa berresten dugu ere”, azpimarratu du Armendarizek.
Koalizioak gogorarazi duenez, “2025 urteko aurrekontuek hiriaren garapenarekin duten konpromisoa agertzen dute, baina, bereziki, honek defendatzen dituen baloreekin: parekidetasuna, justizia soziala eta jasangarritasuna”.
“Geroa Baitik konbikzio eta tinkotasun berarekin jarraituko dugu lanean, bizitzeko hobea izango den Iruñea bat eraikitzen lagunduko duten proiektu eraldatzaileak finkatuko direnaren uste osoarekin”, amaitu du adieraziz Armendarizek.
Iruñeko Geroa Baik “Iruñearen gobernagarritasunarekin bere konpromisoa” berresten du eta bere iritziz “tresnarik hoberena borondate kolektiboa eta aurrekontu fidagarri bat dira, aurrera egiten jarraitzeko palanka izan behar duen aurrekontua”.
Mikel Armendariz