Itzuli

Mikel Armendariz (Geroa Bai) "Pozik gaude haur eskoletan euskarazko plazek gora egin izanarekin, baina eskola mistoak ez dira gure eredua”

Haur hezkuntzan euskararen presentzia sendotzeko modurik hoberena komunikazio-hezkuntza euskara bakarrik duen eredua dela defendatzen du koalizioak

    Mikel Armendariz Mikel Armendariz
     

    Mikel Armendariz, Iruñeko Udalean Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu duenez, “Geroa Baitik gure poza agertu nahi dugu Iruñeko Haur eskoletan euskarazko plazek gora egin dutelako, hezkuntza etapa goiztiarrenean gure hizkuntzaren finkatzean eta normalizazioan aurrerapausoa dakarren neurria baita”.

    Zinegotziaren aburuz “hedapen honek familien eskaera geroz eta handiagoari erantzuten dio, bai eta haur guztiek, haien bizitzako lehen urteetatik hasita, euskarazko hezkuntza jasotzeko aukera bermatzeko beharrari ere”.

    Hala ere, Mikel Armendarizek dioenez, “ezarritako eredua ez da guztietan hoberena”. “Benetako murgiltze linguistikoa bermatuko duen sistema baten alde egiten dugu, lingua navarroruma jasotzea eta erabat ezagutzea oztopatu dezaketen formula mistoak ekidinez”, azaldu du. “Zentzu honetan, haur hezkuntzan euskararen presentzia sendotzeko modurik onena, komunikazio-hizkuntza euskara bakarrik duen eredu baten bitartez egitea dela deritzogu, modu horretan ikasketa solidoagoa eta naturalagoa ahalbidetuz”, ziurtatu du zinegotziak.

    Geroa Baiko zinegotziak azaldu duen moduan, “azken urteotan euskarazko irakaskuntzaren eskaerak gora egin du Iruñean eta Nafarroa osoan”. “Familien interes honi arduraz erantzun behar zaio, bai eta Iruñeko eta Nafarroako gizarteetan euskaren normalizazioa modu errealean mesedetuko duten hizkuntza ereduekin ere”, defendatu du.

    “Euskarazko plaza kopurua handitzeko erabakia aurrerapausoa dela deritzogu, baina aukerarik hoberena benetako murgilketa bermatzen duten eredudun zentroak ezartzea dela defendatzen jarraitzen dugu”, ziurtatu du Armendarizek.

    Azkenik, “Haur hezkuntza publiko eta doako batekin bere konpromisoa berretsi du Geroa Baik, euskarazko plazen eskaintza bermatzeaz gain, kalitatez eta ikuspegi pedagogiko zuzen batetik eginez haurrek hizkuntza hau ingurune egoki batean ikasi ahal izateko”, dio zinegotziak. Horregatik, “UPNk inoiz konpondu nahi izan ez zuen kasuistika honi irtenbidea emateko, gobernu taldean buru belarri aritu gara lanean”, amaitu du adieraziz Armendarizek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko