Itzuli

Mikel Armendariz (Geroa Bai) “Iruñeak egonkortasuna eta kalitatezko inbertsioak ditu”

Lau aldeko akordioa sinatzearekin pozik agertu da koalizioa.

    Mikel Armendariz Mikel Armendariz

     

    Iruñeko Geroa Baik bere poza agertu du eta modu positiboan baloratu du  2025 urterako Iruñeko Aurrekontuen proiektua, gaur goizean bertan Geroa Bai, EH Bildu, PSN-PSOE eta Contigo-Zurekin taldeek akordioa sinatu ondoren. Zehazki, koalizioak azpimarratu duenez “Iruñeak egonkortasuna eta kalitatezko inbertsioak edukiko ditu beste urte batez”.

    Iruñeko Geroa Baik ziurtatu duenez “gure hiriaren etorkizunaren aldeko pauso irmo eta konpromisoduna da hau”. Koalizioaren arabera, “proiektu honek gaur premia duten beharrizanei erantzuteaz gain, etorkizunera begiratzen du ere, Iruñea sozialago eta ekonomikoki erakargarriago batentzako oinarriak eraikiz”.

    Mikel Armendariz Geroa Baiko zinegotziak ziurtatu duenez, “aurrekontu berriak garaiz eta modu egokian lortzea ez da erraza izan, baina esfortzuarekin, lortu egin dugu”.

    “Kontu hauek guk kudeatzen dugun alorraren beharrizanei erantzuten die, 10,5 milioirekin, gizarte kohesiora bideratuz, bai eta beharrezkoak diren azpiegituretara, tokiko merkataritzari bultzadara eta hiriarekin zein bertako bizilagunekin begirunetsua den turismo jasangarrira ere”, azpimarratu du Armendarizek.

    Halaber, Geroa Baiko zinegotziak nabarmendu duenez, “hiriaren jarduera komertziala dinamizatzen jarraitzeko helburua dugu, denda txikietan belaunaldi-txandari bultzada emanez eta horien eraldaketan akonpainamendua eskainiz”. “Aldi berean, garapenaren kooperazioarekin gure konpromisoa berresten dugu eta Iruñea Gazte Hirugarren Plana burutzeko lan egingo dugu ere”, azpimarratu du.

    Koalizioak gogorarazi duenez, “2025 urteko aurrekontuek hiriaren aurrerapenarekin bere konpromisoa agertzen dute, baina, bereziki, honek defendatzen dituen baloreekin; hots berdintasuna, justizia soziala eta jasangarritasuna”.

    “Iruñearekin eta bere herritarrekin gure konpromisoa berresten dugu, eta horretarako ez dago modu hoberik aurrekontu kaudimendun batzuk lortzea baino, iruindarron ongizatean zentraturik dauden aurrekontua”, amaitu du adierazi Armendarizek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko