Itzuli

Mikel Asiain: "Fiskalitate Mahaia errenta ertain eta baxuetara zuzendutako neurrietan lantzen ari da jada"

La coalición ha rechazado la propuesta de UPN una proposición de Ley Foral de UPN para que las rentas menores de 19.000 euros anuales queden exentas de tributar en el IRPF

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Parlamentuaren Osoko Bilkurak errefusatu egin du gaur Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzea. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek kontra bozkatu dute eta UPNk, PPNk, Talde Mistoak eta atxiki gabeko parlamentariak, berriz, alde.

     

    UPNk aurkeztutako foru-lege proposamena irakurketa bakarrean izapidetu da eta haren xedea zen urtean 19.000 eurotik beherako lan etekin osoak jasotzen dituztenak aitorpenetik salbuestea. Horretarako, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen PFEZaren Erregelamenduko 56.a artikulua aldatzea proposatzen zen; izan ere, gaur egun 14.500 eurotik beherako diru-sarrerak salbuesten dira.

     

    Horretarako, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, lan atxikipenetako taulako lehenbiziko bi tarteak kentzen ziren –14.500 eta 16.750, hurrenez hurren–, eta, hortaz, atxikipena egiteko betebeharra sortzen zen jasotzen ziren lan etekinak 19.000 eurotik gorakoak zirenean, honako portzentajeak aplikatuta:  % 10 (seme-alabarik gabe), % 8 (seme-alaba 1), % 6 (2 seme-alaba), % 4 (3 seme-alaba) eta % 0 (5 seme-alaba edo gehiago).

     

    Zioen azalpenean, talde sustatzaileak premia biziko produktuetan egin diren prezio-igoerak aipatzen zituen, eta, EAEn iragarri den antzeko ekimen bat ahaztu gabe, justifikatzen zuen “errenta baxuenei aringarri bat emateko beharra”, besteak beste, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren (16.576 euro urteko 14 ordainalditan, 2024an baino 700 euro gehiago) eragin garbia minimizatzea saihestuz, lanbide arteko gutxieneko soldatak zerga-zamarik izan behar duen eztabaidatzen ari den garai honetan.

     

    Aldiz, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek Nafarroako Gobernuaren argudioak baliatu dituzte  ekimen horrekiko "desadostasuna" adieraztean, eta esan dute “Fiskalitate Mahaia jada ari dela 2026rako tributu-neurriei buruzko foru-lege proiektua lantzen”.

     

    Hala ere, Foru Gobernuari babes parlamentarioa ematen dioten taldeek zalantzan jarri dute proposamenaren bideragarritasuna, ez duelako aintzat hartzen zergaren “konplexutasuna”, ordaindu beharreko zenbatekoaren zehaztapena “aldagai askoren baitan baitago, besteak beste, zergadunaren egoera pertsonala eta familiarra, gehikortasuna gorabehera”.

     

    Esparru horretan, ohartarazten dute UPNren foru-lege proposamenak “ez duela kuantifikatzen diru-sarreren murrizketak, diru-bilketaren aldetik, izanen lukeen eragina Nafarroako Gobernuak ezinbesteko zerbitzu publikoak finantzatzeko duen ahalmena”, eta, halaber, ez duela argitzen zerga-aitorpena egiteko salbuespena indarrean sartzen den zergaldian (2025) edo hurrengoan egikarituko ote zen”.

     

    Azkenik, Gobernuarekin bat egiten duten taldeek ondorioztatzen dute 19.000 euroko mugaren justifikazioak (gaur egun, 14.500) ez duela “analisi teknikorik” eta ez dela lanbide arteko gutxieneko soldataren igoerari eta inguruko lurraldeen erabakiei emandako “unean uneko erantzuna”;  izan ere, esaterako, ez ditu aintzat hartzen “antzeko ahalmen ekonomikoa izanik, errentak beste iturri batzuetatik lortzen dituzten” zergadunak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko