Mikel Asiain izango da Atarrabia-Geroa Baiko zerrendaburua Atarrabiako Udalerako datozen udal hauteskudeetan
Geroa Baik Mikel Asiain aurkeztuko du Atarrabiako Alkatetzarako hautagai moduan datozen udal hauteskundeetan. Asiain, kazetaria formakuntzaz, banketxe munduan garatu bere lan ibilbide guztia, nahiz eta orain urte askotatik hona kultura eta gizarte proiektu askotan nahastuta egon ere.
Horrela, 1982an Ulzama aldizkaria sortu zuen, lau urtez Atarrabiako etxe guztietara hilabetero iritsiz. 80ko hamarkada amaieran Beti-Onak elkarteko kultura alorraren martxan jartzean parte hartu zuen, talde horrek, besteak beste, Pedro de Atarrabia literatura lehiaketa martxan jarriz, gaur egun oraindik egiten delarik, baina hiriko Udalak berak antolaturik orain.
Udalerriko IKA euskaltegian euskara ikasi ondoren, azken urteetan euskal hizkuntza eta kulturaren garapen eta sustapenaren munduan fokatu du bere gizarte jarduera, hasiera batetik Paz de Ziganda Ikastolaren lehendakaritzatik, bertan hamabi urtez egonik, eta azkenik Nafarroako Ikastolen Federaziotik, bertako lehendakari postuan mantenduz azken hiru urtetan.