Itzuli

Mikel Zabalzaren heriotzarekin harremana duten audioak ikertzea eskatzerako orduan foru Parlamentuak izandako adostasuna balioetsi du María Solanak

    María Solana María Solana
    Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Mikel Zabalzaren heriotzarekin harremana duten  audioen edukia “sakontasunez iker dadila” eskatzen duen eta aho batez onartu den Nafarroako Parlamentuaren adierazpen instituzionala nabarmendu du María Solakak. Adierazpena “aho batez” onartua izana azpimarratu du Solanak, “horrek Parlamentuaren, nafar gizarte osoaren irudi ona islatuz, egia, justizia eta erreparazioa nahi baititu”. “Egia ezagutzea nahitaezkoa da”, esan du, gaineratu duenez “sekretu ofizialen legea aldatzea ere bada” eta “ez dadila inpunitaterik ez eta sekreturik egon”. Geratutakoa ezagutzetik “gertuago gaudela dirudi”, azaldu du. 
    Bestalde, Geroa Baik Nafarroako Parlamentuko hurrengo Osoko Bilkuran defendatuko duen mozioa aipatu du ere, koalizioak autogobernu gehiago eskatzen duelarik Nafarroak subiranotasun energetikoan aurrera egitea ahalbidetzeko. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko