Mikel Zabalzarena bezalako kasuekin harremana duten dokumentuak desklasifikatzera premiatu du Barkosek Gobernua
Sekretu Ofizialen Legearen erreformari uko egin gabe, hori gauzatu bitartean kasu zehatzak desklasifikatzera premiatu du Geroa Baik
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Gobernu zentrala premiatu du Mikel Zabalzarena bezalako kasuen dokumentuak desklasifikatu daitezen, informazio hori “Sekretu Ofizialen Lege frankistaren babespean” baitago gaur egun.
Horrela, eta Defentsa Ministerioak kasu zehatzei dagozkien CNIren dokumentuak desklasifikatzea aztertzen ari duela ezagutu ondoren, Barkosek Félix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekin Harremanetarako ministroari galdera egingo dio datorren asteartean, Mikel Zabalzarena bezalako kasuekin ere gauza bera egitea onartuko ote duen jakiteko.
Modu honetan, Exekutiboak onartu duen Demokraziaren aldeko Ekintza Planaren baitan dagoen Sekretu Ofizialen Legearen erreforma burutzen den bitartean, “Gobernu zentralak kasu zehatz batzuk desklasifikatu ditzan” eskatu du Barkosek, hala nola “Mikel Zabalza, Mikel Arregi edo 78ko Sanferminena”.
Azkenik, foru senatariak gogorarazi duenez, “diktadura betean idatzia” dagoen Sekretu Ofizialen Legeak “oroimen demokratikoaren alorrean benetan eta oztoporik gabe aurrera egitea” eragozten ari du, horregatik Gobernua premiatzen du “arau frankista honen erreforma iritsi bitartean, eskaera zehatzak dituzten kasuak desklasifikatu ditzan”, Mikel Zabalzarena kasu.
Uxue Barkos