Itzuli

Moves III Planaren luzapena txalotu du Barkosek, senatariak berak Pedro Sánchezen Gobernuari hala eskatu baitzion

Neurriaren onarpenak atzeraeraginezko izaera du urtarrilaren 1etik eta pasa den astean Barkosek Estatu idazkariari egindako eskaerari betekizuna ematen dio

    Uxue Barkos Uxue Barkos
    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak modu positiboan baloratu du ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzen programa berritzeko Gobernu zentralaren erabakia, Diputatuen Kongresuak pasa den otsailean onartutako bigarren omnibus dekretutik kanpo geratu baitziren hasiera batean. 
    Modu honetan, gaur Ministroen Kontseiluak onartutako akordioa txalotu du Geroa Baiko senatariak, horren bitartez MOVES III Planaren luzapena onartu baita urte amaierara arte eta urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko izaerarekin, Pedro Sánchezek zuzentzen duen Gobernuari Barkosek behin baino gehiagotan eskatu izan dion moduan. 
    Pasa den astean hain zuzen ere, foru senatariak bilera egin zuen Joan Groizard Energia Estatu idazkariarekin, laguntza hauei berriro ekiteko beharra helarazi ziolarik, senatariaren iritziz “ongi funtzionatu baitute bai ibilgailu elektrikoaren erosketarako trantsizioan bai eta birkargarako postuen elektrifikazioan ere”. Zentzu honetan, Barkosek Groizardekin egindako bilera horretan azaldu zuenez, “trantsizio ekologikoak aukera izan behar du ere industriaren birmoldaketan, eta kasu honetan automozioaren industrian”.
    Bestalde, eguzki plakak eta autokontsumo elektrikorako metaketa sistemak instalatzeko laguntzak ezin kobratu ditzaketen milaka nafarrentzako irtenbide bat eskatu zion ere foru senatariak Energia Estatu idazkariari, Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak (IDAE bere gaztelaniazko sigletan) helburu horretarako bideraturik zeuden funtsak areagotzeari uko egin ondoren. Horrela, Barkosek Groizard idazkariari azaldu zion eguzki plakak instalatzeko Foru Erkidegoan dauden 12.000 eskatzaileen %40-k, garaiz eta modu egokian kudeaturiko espedienteekin, ezingo dutela laguntzarik jaso IDAEk, Trantsizio Ekologikoko Ministeriopean dagoenak, ez duelako horretarako funts gehiago bideratzea aurreikusten.  
    Eskaera honen aurrean, Groizard idazkariak Barkosi adierazi zion Gobernu zentralak egoera honi irtenbidea emateko balizko aukerak baloratzen ari dituela, horregatik foru senatariak espero du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak laguntza hauek eskatu dituzten pertsonei aurki konponbide bat ematea.
    Era berean, Nafarroako hegoaldean goi tentsioko autobide bat planteatzen duen Forestalia proiektuari Geroa Baik ezezkoa ematen diola mahaigaineratu zuen Barkosek. Honi dagokionez, Geroa Baiko senataria baikorra da eta datozen asteetan proiektuak indarra galtzea espero du, horrela “ebakuaziorako azpiegitura hori Nafarroatik izatea planteatzeari utziz”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko