Itzuli

Murrizketak ekiditeko eta ongizate estatua mantentzeko zor jaulkipena egiteko proposamena berretsi du Geroa Baik

Zor jaulkipena lehenbailehen egitearen aldekoa da koalizioa, kontuan harturik Nafarroaren zor ratinga espainiar zorraren gainetik dagoela

    Murrizketa ekiditeko zor jaulkipena egiteko proposamena berretsi du Geroa Baik, egun dugun krisialdi sanitario, sozial eta ekonomikoaren ondorengo egoera ekonomikoa eta aurrekontuen egoera hobetzeko helburuarekin, gure eledun Uxue Barkosek pasa den apirilaren 3an Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran proposatu zuen moduan.

    Sánchezek Europar Batasunarekin egindako negoziazioaz gain, Nafarroan “gure autogobernuaren garapen osoaren alde” egiten du koalizioak, “zor jaulkipena bertan dagoelarik eta lehenbailehen egitearen alde egiten du, kontuan harturik Nafarroako zorraren ratinga espainiar zorraren gainetik dagoela. Egoera hau ez da hain onuragarria izango Espainiaren arrisku primak gora egin ahala, Nafarroaren zorra kolokatzea zailagoa eginez. Duela 20 egunetatik hona hau da, eta ez besterik, Geroa Bairen jarrera: murrizketen aurrean eraginkortasuna eta gure autogobernua jardutea”.

    Geroa Bairen aburuz, “COVID19aren epidemiak eragindako krisialdi ekonomikoaren aurrean, bai eta zergen diru sarreretan aurreikusi daitekeen gainbeheraren eta beharrizan sozialei erantzuna emateko beharraren aurrean, zorra jaulkitzea nahitaezkoa da une honetan. Nafarroako Gobernua, EAE eta Espainiako Gobernua dira zor publikoa jaulkitzeko eskumena duten administraritza publiko bakarrak, horregatik hori tramitatzea premiazkoa dela deritzogu.

    “Krisialdi hau ez da egungo paradigma ekonomikoarekin konponduko” berretsi du Geroa Baik, “gure ekoizpen sistemak bai eta gure kontsumo ereduak eta ohiturak berrikusi beharra ditugu, elkarlanean egin beharreko lana delarik hau”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko