Itzuli

Musukoen bez-a murrizteko estatuak egindako iragarpena balioetsi du Geroa Baik

Koalizioak gogorarazi duenez pandemia hasi zenetik gehien errepikatu duen eskaera izan da

    Musukoen BEZa %21tik %4ra murrizteko Gobernu Zentralak egindako iragarpena begi onez hartu du Geroa Baik. Koalizioak nabarmendu duenez, “pandemiaren lehen unetik premiazkotzat jo duen neurria da”. “Musukoen eskuratzea erraztea nahitaezkoa da, gastu garrantzitsua eta esfortzu handia baita eta familia askok ez dute beti horiek erosteko gaitasuna”, ziurtatu du.

    “Askotan eskatu diogu, pandemiaren hasieratik, Chivite Lehendakariari parlamentuan bertan, Nafarroak Estatuarekin mantentzen dituen foro ezberdinetan neurri hau martxan jartzearen alde egin zezan, urrunago joan gabe, hori eskatu genion azken parada Komunitatearen Egoerari buruzko Debatea izan zen”, gogorarazi du Geroa Baik.

    Halaber, oso beharrezkoa den neurri hau, Nafarroako Gobernuak zaurgarritasun egoeran dauden 10.000 pertsonari musukoak doan banatzeko gaur hartu duen erabakiarekin batera iritsi izana balioetsi du koalizioak. “Zalantzarik gabe, Covidaren aurkako borrokan beharrezkoak diren prebentzio neurrien betetzea mesedetuko duten bi neurri dira hauek”, amaitu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko