Itzuli

N-121-A errepidean ibilgailu astunen trafikoa debekatu edo murriztea azter dezaten eskatu dio Geroa Baik Gobernuko zerbitzu juridikoei

Blanca Regúlez parlamentariak mozio bat aurkeztu du Exekutiboak egun dauden aukera juridikoak azter ditzan

    Blanca Regúlez Blanca Regúlez

    Geroa Baik mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Gobernua premiatuz bere zerbitzu juridikoen bitartez N-121-A errepidean ibilgailu astunen zirkulazioa debekatu eta/edo mugatzeko balizko neurriak azter ditzan, “bide horretan segurtasuna handitzeko eta istripu tasa murrizteko” helburuarekin.

    Blanca Regúlez Álvarez koalizioko parlamentari eta ekimen honen proposatzaileak azpimarratu duenez, “trafikoaren dentsitateak eta ibilgailu astunen kopuru handiak, orografia zailari lotuta (Belateko mendatea eta Bidasoako erretena), bide honetan zirkulazioa zailtzen du, istilu eta istripu kopuru handia eragiten du, bere ondorioak larriak direlarik, eta hortaz etengabeko kexak daude ere”.

    “Azken urteetan neurriak hartuz joan dira, bide honen kontserbaziorako funtsean, bertako istripu tasa murrizteko helburuarekin. Neurri horiek, positibotzat jotzen ditugun arren, ez dira nahikoa”, ziurtatu du Regúlezek.

    Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez “Nafarroako Gobernuak bide hau 2+1 motako errepide bihurtzea aurreikusten du, 70 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eskatzen duelarik horrek, Belate eta Almandozeko tuneletan egin beharreko ekintzak ere kontuan hartu behar direlarik gainera, horrekin 170 milioi baino gehiagoko inbertsio beharra dagoelarik”.

    “Honen premiak erabiltzaileen segurtasuna bermatuko duten beste alternatibak ikertzera behartzen gaitu eta, ildo honetan, ibilgailu astunen zirkulazioa mugatzea edo debekatzea erabiltzaileek zein kaltetutako udalerrietako bizilagunek biziki eskatzen duten neurria da”, ziurtatu du Regúlezek, eta horregatik, erregistratu duen mozioan Gobernuari eskatzen dio “ibilgailu astunak mugatzeko neurri hauek burutu ahal izateko aukera juridikoak azter ditzan”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko