Itzuli

NA+ren lehen neurria indarkeria matxisten aurkako pankarta udaletxetik kentzea izan dela salatu du Eguesibarreko Geroa Baik

Koalizioak gogorarazi duenez pankarta hau udaletxeko balkoian jartzea Berdintasun alorreko ekimenen baitan egon da alor hau Eguesibarreko Udalean sortu zenetik

Eguesibarreko Geroa Baik tamalgarria deritzo Amaya Larraya udalerriko alkateak hartu duen lehen neurria, indarkeria matxisten aurkako pankarta udaletxeko balkoitik kentzea izatea.

Koalizioaren udal taldeak gogorarazi duenez pankarta hau jartzea Eguesibarreko Berdintasun Planak ezartzen dituen ekimenen baitan zegoen (aho batez onartua, UPN eta PP barne, 2015eko apirilaren 16an), erakundeen aldetik indarkeria matxisten ikusgarritasuna emateko eta salaketa publikoa egiteko kanpainak egitea baitzen helburua.

Eguesibarreko Geroa Baik NA+eko alkateari gogorarazi nahi dio 26 direla jada 2019an zehar haien bikote edo bikote ohien eskuetan hildako emakumeak eta 2003az geroztik, indarkeria matxistak eragindako heriotzak kontabilizatzen hasi ziren urtetik alegia, erahildako emakumeen kopurua 1.001 dela.

“Zifra hauek, emakumeek pairatzen duten indarkeria matxista guztien deuseztapenean lanean jarraitzeko beharra frogatzen dute eta Eguesibarren NA+k pankarta kentzeak ez du ezertan laguntzen gizartean eman beharreko ikusgarritasun eta salaketan emakumeen aurkako indarkeriaz librea den bizitza eraikitzen jarraitzeko”, amaitu du Eguesibarreko Geroa Baik.

Izena eman gure buletina jasotzeko