Itzuli

“Nafarroa defendatu-Defendamos Navarra” lelopean alkateek deitutako elkarretaratzearekin bat egin du Geroa Baik

Nafarroaren eskubide historikoak eta borondate politikoa defendatzeko eta gure autogobernua murrizteko edozein saiakera gaitzesteko elkarretaratze honetan parte hartzera deitu ditu Geroa Baik herritarrak

    “Nafarroa Defendatu-Defendamos Navarra” lelopean Nafarroako alkateek Iruñean deitu duten elkarretaratzearekin bat egin duela iragarri du Geroa Baik. Halaber, trafiko eskumena Nafarroari eskualdatzeko prozesua bertan behera utzi duen Auzitegi Gorenaren ebazpena autogobernuaren aurkako erasoa dela salatzeko bultzatu duten manifestuari bere babesa agertu dio koalizioak.

    “Trafiko eskumenaren transferentzia lehenbailehen gauzatzeko Nafarroako erakundeetatik Foruaren Hobekuntzaren erreforman jada lanean gauden arren” koalizioak ziurtatu du “bat datorrela elkarretaratzearen sustatzaileek adierazitakoarekin, Auzitegi Gorenaren epaia Nafarroaren eskubide historikoen aurkako erasoa dela alegia, eta orain arte salatu duen modu berean, larritasun handikoa deritzo egoera hau, bereziki autogobernua Nafarroako gizartearentzako etorkizuneko tresna moduan ulertzen dugunontzako”.

    Modu honetan, Geroa Baik ziurtatu duenez “ezkutupeko birzentralizazio   kasu berri bat da hau eta horren aurrean gizarteak ezin dugu isilik geratu”. Horregatik guztiagatik, Geroa Baik herritarrei deialdia egiten die Nafarroako alkateek deitutako elkarretaratzean parte har dezaten, larunbat honetan, martxoak 2, Nafarroako hiriburuko Sarasate Pasealekuan, Nafarroaren eskubide historikoak eta borondate politikoa defendatzeko eta gure autogobernua murrizteko edozein saiakera gaitzesteko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko