Nafarroa euskal Y-rekin lotzeko aukera merkeenaren motozerra ez erabiltzea eskatu dio Barkosek Puenteri
Garraio ministroa premiatu du “ahal diren aukera guztiak, Ezkiotik lotzeko hirugarren aukera alternatiboa ere, zorroztasun teknikoz eta zintzotasun politikoz analizatu ditzan”
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa premiatu du gaur, Nafarroa eta Euskal Y-ren arteko trenbide loturan Foru Komunitatearentzako aukerarik hoberena hartu dezan merkeena aukeratu ordez, horregatik eskatu dio “ahal diren aukera guztiak zorroztasun teknikoz eta zintzotasun politikoz analizatu daitezen, Ezkiotik lotzeko hirugarren aukera alternatiboa ere”.
“Nafarroak ez du aukera bat onartuko merkeena izategatik soilik: aukerarik hoberena nahi dugu, Nafarroarentzako eta Estatu osoarentzako hoberena izango delako hori, Valladoliden egiten jakin zenuten modu berean”, ohartarazi dio Barkosek Puenteri, azken hau hiri horretako alkate izan zeneko garaia gogora ekarriz. “Motozerra mespretxatzeko garai hauetan, azpiegiturarik hoberenak nahi ditugu, baita ere honelako kasuetan”, defendatu du Barkosek.
Modu honetan, Barkosek Puenteri gogorarazi dio “trenbide sarea Valladolidekin lotzeko Guadarrama zulatu zela, eta «Pajareseko mamuak» ez zuela hori geldiarazi”. “Eta kilometroaren garestitzeak ez zuen ezta ere inolako eragozpenik ekarri”, gaineratu du.
“Hori da eskatzen dudana, orain ministro moduan Nafarroarentzako nahi izatea alkate moduan Valladolidentzako nahi izan zenuena. Hoberena, ez merkeena”, eskatu dio Barkosek Puenteri, Foru Komunitatea eta Euskal Y lotzeko azterlanak zein egoeratan dauden jakiteko senatariak Gobernu-kontrol saioan egindako galderan.
Halaber, berriki Nafarroako eta Arabako ordezkari sozialistek egindako adierazpenak gaitzetsi ditu Geroa Baiko senatariak, sozialistek “denboran eta argudioetan koordinaturik ziurtatu baitzuten, gainontzekoek ezagutzen ez ditugun arrazoi teknikoak medio eta arrazoi ekonomikoak direla eta, azken hauek ezagutzen ez ditugunak ere baina asmatzeko oso errazak direnak Nafarroatik lotzea garestiagoa delako, lotura «Gasteizetik izango da, edo ez da izango»”.
Halaber, Barkosek azpimarratu duenez, sozialisten aldetik egindako ziurtapen hauek “harritu egiten gaituzte, egun batzuk lehenago José Antonio Santano Garraio Estatu Idazkariak aitortzen baitzuen sabotajeak egon zirela Altsasun prospekzioak egiteko eta benetako eragozpenak Ezkion laginak hartzeko”. “Otsailaren 4an ezin ziren laginak hartu eta 24an jada badakigu akuiferoak «lehertu» beharra dagoela?”, galdegin du ironiaz Barkosek.
Horrela, Barkosek salatu du lotura hau Gasteizetik egiteko sozialisten aldetik egiten ari diren defentsak ez diola “argudio tekniko bati erantzuten, ez eta interes orokorra zaintzen duen argudio politiko bati ere ez, «hemen nik erabakitzen dut» larderiatsu bat dirudi ordea”.
Lotura Ezkiotik egitea bideragarria ez dela ziurtatzen duten ordezkari sozialisten jarreraren inguruan Barkosek adierazitakoaren aurrean, Puentek aitortu du honen inguruan ez dela oraindik erabakirik hartu, horregatik foru senatariak defendatu du “erabakia babesteko txostenik gabe, «Gasteizetik izango da, edo ez da izango» ziurtatzea harropuzkeria hutsa” dela, eta “Nafarroarentzako hoberena, eta ez merkeena den aukera” hartzearen garrantzia berretsi du.
Uxue Barkos