Itzuli

Nafarroa euskal Y-rekin lotzeko azterlanak zein egoeratan dauden galdetuko dio Barkosek Garraio ministroari

Gai honen inguruko informazioa eskatuko dio foru senatariak Puente ministroari datorren astean Goi Ganberan egingo den Gobernuaren kontrol saioan

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak datorren astean galdera bat zuzenduko dio  Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari, “Nafarroa Euskal Yrekin lotzeko azterlanak zein egoeratan dauden jakiteko”.

    Modu honetan, gai honi buruzko informazioa eskatuko dio Barkosek Puenteri, berriki Arabako eta Nafarroako Alderdi Sozialistako ordezkariek ziurtatu ondoren Ezkioko lotura ez dela bideragarria, horretarako argudio ekonomikoak eta ingurumenari dagozkionak daudela esanez.

    Ziurtapen hauen aurrean, trenbide lotura honen inguruan Ministerioak burutzen ari dituen lanei buruzko informazioa eskatuko dio Barkosek Puenteri, azterlan horien ondorioak “hiru aldeetara ezagutu behar baitira Garraio Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Aldetik”, gogorarazi du.

    Halaber, foru senatariak berretsi duenez, Ezkiotik lotura egiteko hirugarren aukerak, “Nafarroa, bere herritarrak eta bere industria Europako herrien arteko Garraio Sareko lehen lerroan egotea bermatzen du, eta Gasteizko loturak ez du hori eskaintzen”.

    Horregatik guztiagatik, Barkosek gai honi buruz galdetuko dio Puenteri datorren asteartean Senatuan egingo den Gobernuaren kontrol-saioan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko