Itzuli

Nafarroa Suspertu planarentzako diru-funtsak lortzera premiatu du Geroa Baik Chiviteren gobernua

Koalizioak “positibotzat” jo du Parlamentuan planari egindako ekarpena, parlamentu talde guztiek bere proposamenekin parte hartu baitute

Uxue Barkos Uxue Barkos

Azken asteotan Foru Parlamentuan egin den Nafarroa Suspertu Planari buruzko Batzorde Bereziak, Ganberan balantze positiboa utzi duela azpimarratu du Geroa Baik, eta bihar Parlamentuko Osoko Bilkuran bere irizpena bozkatu aurretik Chiviteren Gobernua premiatu du plan horren baitan dauden neurriak martxan jartzeko diru-funtsak lor ditzan.

Koalizioak ziurtatu duenez, Nafarroako Parlamentuak garrantzia handiko ekarpenak egin dizkio Foru Gobernuari COVID-19aren krisialdiaren ondoren Nafarroaren suspertzeari ekiteko, eta parlamentu talde guztiek haien proposamenekin parte hartu dutela nabarmendu du. Geroa Bairen aburuz, honek esparru politikotik gainbalioa ematen dio Batzorde Bereziaren irizpenari, horregatik parlamentu taldeak bere zoriona agertu du.

Geroa Bairen iritziz, orain Gobernuari dagokio Parlamentuak proposaturiko ildotik ekitea, baina zalantzarik gabe, une hauetan bere eginkizun premiazkoena Nafarroa Suspertu Planarentzako finantzazioa bilatzea da, eta premiaz egin beharra du. Geroa Baik alarma egoeraren lehen unetik agertu du hori Parlamentuan: pandemiaren eta konfinamenduaren ondorio sozioekonomikoak finantza markoan erabaki bizkorrak hartzera behartzen dute, eta Foru Exekutiboak ezin du gehiago itxaron. Ez diogu presaz eta korrika aritzea, egoerak eta gure autogobernuak eskatzen diguten bizkortasunaren lan egitea baizik.

Zentzu honetan, Geroa Baik Chivite Gobernua premiatu du zorra jaulkitzeko baimena Ministerioaren aurrean irmotasunez defenda dezan. Koalizioaren aburuz, alor honetan ezin da presaz eta korrika aritzeaz hitz egin, Nafarroak bide honekin finantzatzeko gaitasuna duela Airef-ek berak orain aste batzuk aitortu zuenean.

Zor bidezko diru honek, koalizioaren aburuz, bi norabidetan eduki beharko du xedea nagusiki: lehenik, suspertzerako aukerak Nafarroako pertsona guztietara modu berean iristea eta; bigarrenik, gainbalioa duen aberastasun proiektuen sorreran. Azken finean: helburu zehatzekin zorpetzea eta bere kudeaketan zorroztasunez jokatzea.

Horrela, Nafarroa Suspertu Planaren Parlamentuko irizpenaren baitan dauden Geroa Bairen hainbat proposamen ezinbestekoak dira, hots NIAICen sorrera, Ikerketa Artifizialerako Zentroa alegia, zorpetzeko prozesu honi etorkizuneko zentzua ematen baitiote.

Ildo berean, baina ekimen politikotik, egiteko dauden transferentzien aldarrikapena, I+G+b politikei begirada berezia eskainiz, Trafikoko eskumenaren egiteke dagoen transferentziarekin batera, krisialdi une honetan esanahi berezia hartzen baitu.

Azkenik, eta zorraren optimizazioaren esparruan jarraituz, Geroa Bairen proposamenak jasotzen duen moduan, Ekonomia Zirkularraren alde egin datorren hamarkadarako Europar Batasunaren Agendako ardatz estrategikoa den heinean; Nafarroako elikadura industriaren birbaloratzearen alde egin elikadura-sistema zuzenago eta osasungarriago baten ardatz den heinean; eta Klima Aldaketaren aurkako borrokan sakondu.

Izena eman gure buletina jasotzeko