“Nafarroak ahots propioa behar du Madrilen” defendatu du Geroa Baik
Sánchez presidenteak hauteskunde orokorrak azaroaren 29ra aurreratzeko erabakia aipatu nahi izan du Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak, Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan. Azconak nabarmendu duenez, Geroa Bairen apustua “Nafarroaren defentsa, gure autogobernua, gure forutasuna” defendatzea da, eta are gehiago “ultraeskuinaren eta horrek ekar ditzakeen politiken aurreratze argiaren aurrean”.
Azconak ere azpimarratu duenez, “ahots propioa beharrezkoa izango da, bai eta Nafarroaren interesak Madrilen defendatzea ere, inflazio handi baterantz eramaten ari gaituen egoera ekonomiko baten aurrean eta gure Komunitateko herritarrak eta Estatukoak ere kolpatzen ari dituen egoera honen aurrean”.
Foru parlamentariak azpimarratu duenez, “hauteskunde deialdi hori une honetatik bertatik lantzea da” Geroa Bairen apustua, “Madrilen ahots propio bat edukitzeko, Nafarroaren interesak defendatuko dituena, bere autogobernua defendatuko duena eta herritarren interesak defendatuko dituena”.
Gainera, Geroa Bairen bozeramaileak zera eskatu du; “ez gaitzatela despistatu, Nafarroan legealdiak aurrera egiten jarraitzen baitu, hilabeteak geratzen dira oraindik, eta konpromisoak ditugu politika errealekin, egonkortasuna dugu eta gehiengo aurrerakoiak beharrezkoak dira mahai gainean jarrita ditugun politikak aurrera ateratzeko”.
Bestalde, aurrekontuen negoziazioaren bigarren fasea aipatu nahi izan du ere Azconak, inbertsio proposamenekin zerikusia duena eta, paraleloan, baita ere, zerga proposamenekin aurrera egitearekin ere. Zentzu honetan azaldu du Geroa Baik lehentasunezkoa deritzola deskarbonizazioa, osasungintzako azpiegiturak, lursail ureztagarriak eta etxebiztiza.
Eta, fiskalitatearen alorrean, 35 urtetik beherakoentzat zerga kenkaria jartzeko Geroa Bairen proposamena nabarmendu du, egoera inflazionistari aurre egiteko neurriekin lagunduz, egoera honek familia, enpresa eta lehen sektorea bezalako sektore estrategikoei eragiten baitie, lanaren errentei eta errenta ertain-txikiak dituzten autonomoei eraginez nagusiki.
Diputatuen Kongresuak etxebizitzari buruzko dekretuak baztertu izana deitoratzeko Mahai eta Eledunen Batzarrean aurkeztutako adierazpen instituzionalari dagokionez, Azconak azaldu du Geroa Baik ekimenaren alde bozkatu duela, baina kritikoa izan dela ere Gobernuaren paperarekin, “aste bakarrean ezin baitu, prentsa goiburuen bitartez, zortzi urtetan zehar egin ez duena konpontzen saiatu”.
Gainera, hurrengo kontrol saiora eramango dituen ekimenak aipatu ditu ere Geroa Baiko bozeramaileak. Zehazki, Sarrigurengo UGIPS-ari buruz galdetuko du koalizioak, bai eta Nekazaritza Politika Bateratuaren hurrengo elealdiari buruz eta desgaitasunaren baloraziorako itxarote zerrenden egoera konpontzeko Talka Planari buruz ere. Halaber, merkataritza txikiaren alorreko interpelazio bat aurkeztu du ere.
Azkenik, Palestinako genozidioaren amaiera eskatzeko azken asteburuan egondako mobilizazioa aipatu du ere. Azconak gogorarazi du Geroa Baik aspalditik eskatu diola nazioarteko komunitateari giza eskubideen betetzea bermatu dezan, itunen betetzea bermatu dezan eta nazioarteko legeen betetzea bermatu dezan, azken finean, Palestinak pairatzen ari duen egoera salatuz. Azkenik, Aranzadin jazotako sexu erasoaren aurrean Geroa Bairen gaitzespena agertu du ere.
Pablo Azcona