Nafarroak BEZ bezalako oinarrizko zergak arautzea eta Ecofin-en ahotsa eta botoa edukitzea eskatu du Barkosek
Hitzarmen Ekonomikoaren izaera solidario eta arduratsua defendatu du Geroa Baiko senatariak Goi Ganberan, pribilegiotzat jotzen duen ultraeskuinaren erasoen aurrean
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Hitzarmen Ekonomikoaren izaera solidario eta arduratsua defendatu du gaur Goi Ganberan, aldi berean ziurtatuz Gobernu Zentralaren eta Nafarroako Gobernuaren berriki adostu den aldaketa ez dela “Geroa Bairen helburu politikoak asetzen dituen erreforma, tresna ekonomiko hau autogobernuarentzako izan beharko lukeena ez baita erabat betetzen”.
“Balio Erantsiaren gaineko Zerga bezalako oinarrizko zerga-formulak arautu gabe jarraitzen dugu, edo ECOFINen ahots eta boto ezean, presentzia aktiborik gabe jarraitzen dugu, eta nire iritziz, presentzia hori Itun eta Hitzarmen Ekonomikoen legeen beraien luzapen natural moduan ulertu beharko genuke presentzia hori”, ziurtatu du Barkosek.
Euskal Autonomia Erkidegoko Itunaren Legearen erreformaren inguruan gaur Senatuan egin den debatearen baitan, Vox-ek aldaketa honi jarritako betoa gaitzetsi du Geroa Baiko senatariak, “beste behin ere eta isil-gordean, ustezko desparekotasun, insolidaritate eta pribilegio formula dela baitiote”, horregatik ziurtatu du “Itunaren eta Nafarroako Hitzarmenaren legeak, 40 urte baino gehiagoz foru ogasunen kudeaketan autoardura formula izan direla frogatu dela”.
Ildo honetan berean, Barkosek azpimarratu du foru ogasunek “lau hamarkada hauetan zehar ongi frogatu duela haien kudeaketa eraginkortasunez, efizientziaz eta solidaritatez burutu dutela”.
“Eraginkortasuna eta efizientzia ez dira beti denboran zehar mantendu, hau diot zehazki lehen eskutik ezagutu nuelako Nafarroako kasua, 2015 urtean aldaketaren gobernuak UPNren eskutik jaso zuen herentziak ez baitzuen zehazki eraginkortasunik ez eta efizientziarik agertzen; baina modu globalean seriotasuna egon da defizitaren kontrolean eta zorraren kudeaketan, aldi berean kalitatezko estandarrak mantenduz ere Ongizate Estatuan”, ziurtatu du foru senatariak.
“Are gehiago, -jarraitu du- urte hauetan zehar, foru lurraldeen kreditu-kalifikazioa maila gorenetan mantendu da denboran zehar, normalean apaldu egin den posizioa, ez haien egoera propioengatik, baizik eta Espainiako kalifikazio globalagatik, eta hau ere solidaritate modu bat da”.
Era berean, Hitzarmenaren Legearen baitan “solidaritateari dagokionez lau hamarkadetan zehar hartutako konpromisoen betetzea” azpimarratu du Geroa Baiko senatariak, horretarako gogoraraziz “abiadura handiko trenbide sareen lehen kilometroak inauguratu eta 30 urteren ondoren, nafarrok urtez urte trenbide horiei dagokion %1,6 ordaintzen jarraitzen dugu, funtzionamenduan dagoen sare horren metro bakar bat ere gure lurraldean ez dugun arren”.
Uxue Barkos