Nafarroak europar testuinguruan dituen erronka eta aukerak analizatu ditu Oihane Agirregoitiak
Nafarroarengan eragina duten eta Europar Batasunean gako diren gaiak analizatu ditu eurodiputatuak Irujo eta Aierdi kontseilariekin batera
Oihane Agirregoitia eurodiputatuak “Nafarroa eta Europa: Erronkak eta Aukerak – Gure ahotsa Europan” topaketa irekian parte hartu du, Geroa Baik antolatua, bertan Europan garrantzia berezia duten gaiak jorratu direlarik, Nafarroarengan eragin berezia dutenak nagusiki. Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalaren kontseilaria eta Jose Mari Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariarekin batera, Nafarroaren egunerokoan eragina duten hainbat gairen inguruko hausnarketak elkarbanatu dituzte, bereziki industria alorrari eta trantsizio ekologiko eta digitalari dagozkionak, bai eta landa garapen jasangarrirako politiken ingurukoak ere. Alor estrategiko hauek Europako politikekin duten elkarrekiko harremana nola ikusten duten azaltzeko aukera eman du foro honek.
Topaketan jorratu dituzten gaien artean nabarmentzekoak dira Clean Industrial Deal (Industria Akordio Berdea), automozio estrategia, Nekazaritza Politika Bateratua, Europako Itun Berdea, merkataritza akordioak eta euskararen babesa eta sustapena. Halaber, kohesio politiken desafioak eta aukerak analizatu dira ere, bai eta Nafarroa eta bere aldameneko eskualdeen arteko lankidetzarengan eragina duten mugaz gaindiko oztopoak ere. Foroa Amaia Arrizabalagak gidatu du, azken europar hauteskundeetan Geroa Bairen hautagaiak alegia.
Topaketan gainera, bertaratutako jendearen partaidetza egon da ere, horrela eztabaidarako eta hausnarketarako gune aberasgarri eta interesgarria sortzea ahalbidetuz, etengabeko bilakaeran dagoen Europako testuinguruan Nafarroarentzako irekitzen diren erronka eta aukera nagusien inguruko solasaldi irekia eskainiz.