Nafarroak garraio publikoarentzako laguntzak mantentzea eskatu du Geroa Baik
Koalizioak Sánchezen Gobernua premiatu du laguntza hauek berreskuratzeko beharrezko neurriak lehenbailehen tramitatu ditzan
Nafarroak garraio publikoarentzako laguntzak mantentzea eskatu du Geroa Baik, atzo Diputatuen Kongresuak omnibus lege dekretua indargabetu ondoren. Horregatik, koalizioak Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuari eta Iruñerriko Mankomunitateari eskatu die “estatuko finantzaketa argitu artean, erabiltzaileek garraio bonuetan deskontuak edukitzen jarraitzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten”. Zehazki, “administraritza hauek %20ko bonifikazioa mantentzea” eskatu du koalizioak, “jada aurreikusirik zuten modu berean”. Koalizioak gogorarazi duenez, “Nafarroako Aurrekontu Orokorrek jasotzen dute jada bonifikazio hauek mantentzeko partida, eta hortaz, ezin uler daiteke Nafarroak hobari hauek ez mantentzea”.
Halaber, Geroa Baik Pedro Sánchezen Gobernuari eskatu dio “estatuko finantzaketari dagokionez laguntza hauek berreskuratzeko beharrezko neurriak lehenbailehen har ditzan”.
Koalizioaren aburuz beharrezkoa da “erakundeen arteko lankidetza sendotzea, horrela garraio publikoarentzako laguntza hauen jarraitasuna bermatzeko”. Geroa Bairen arabera, “helburu nagusia herritarrak eta tarifa eskuragarriak mantentzea izan behar da, are gehiago egungo testuinguru ekonomikoan”.
Bestalde, atzo Diputatuen Kongresuan dekretua atzera bota zuten alderdiak kritikatu ditu Geroa Baik, “Gobernua desgastatzeko helburu bakarrarekin egin baitzuten, modu argian herritarren onerako ziren neurriak baztertuz”.
Zentzu honetan, Geroa Baik gogorarazi du atzo dekretua ez onartzearen ondorioz, “ez dela ezta ere Mugikortasun Jasangarrirako Pizgarrien Programa luzatuko, Moves Plan moduan ezagutzen dena, bere helburua isuri gutxiko ibilgailuen salmenta bultzatzea delarik, horretarako ibilgailu elektrikoa erosteko eta karga puntuak instalatzeko laguntzak aurreikusiz”. Koalizioak ohartarazi duenez, “erabaki honek mugikortasun jasangarrirantz trantsizioa motelduko du ere, horrek ekoizpenean, enpleguan eta deskarbonizazio helburuen betetzean ondorio ezkorrak ekarriz”. Koalizioak nabarmendu duenez, “kontu nabarmena da hau, bereziki kontuan hartuz Nafarroa dela ibilgailu elektriko gehien duen autonomia erkidegoa, %10,4ko portzentajearekin, estatuko bataz besteko %4,5aren aurrean”.