Itzuli

Nafarroak migratzaileentzako harrera leku izaten jarrai dezan defendatuko du Geroa Baik

María Solana parlamentariak gogorarazi du bere formakuntzak beti defendatu duela ‘inor legez kanpokoa ez dela’ dioen printzipioa

    María Solana María Solana

    Aste gutxitan espainiar Estatura milaka migratzaile iristearekin batera sortu den egoeraren aurrean, Geroa Baik gogorarazi nahi du Nafarroa beti izan dela harrera lekua beste herrialdeetatik, haien bizitza guztia atzean utziz, datozen etorkinentzako.  Horregatik, alor honetan Nafarroako Gobernuak aurreikusten duen politika orokorrari buruzko interpelazio bat planteatuko du koalizioak.

    María Solana Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, “migrazio fluxuei dagokienez une oso kritiko baten aurrean gaude”. Horrela, azken hilabeteetan, “faktore oso anitzen ondorioz, milaka pertsona izan dira haiek jatorrizko herrialdeak abandonatu eta helmugarik ote duen ez dakien bidaia hasi dutenak”. Egoera honek, Solanak salatu duenez, “benetako dramak bizitzea dakar, heriotza eta desumanizazio datu onartezinekin”.

    Milaka pertsona hauen iritsiera, bereziki Kanariar irletako kostetan jazo dena, beste Erkidego Autonomoetara lekualdatuz konpondu da kasu askotan, zeharo argi geratzen ez den prozesu baten baitan gainera. Horregatik, Solanak nabarmendu du “honen guztiaren aurrean espainiar Estatuaren erantzunak zalantzak sortzen dizkigula, ziurgabetasuna eta kezka ere ez direnean eragiten diguna”.

    Zentzu honetan, María Solanak gogorarazi duenez Geroa Baitik “beti defendatu dugu ‘inor ez dela legez kanpokoa’ eta, Nafarroak harrera leku izan behar duela” beste herrialdeetatik aukera berrien bila datozen pertsonentzako.

    Horrela ba, koalizioarentzako “premiazkoa eta lehentasunezkoa” den gai baten aurrean, parlamentariak interpelazio bat erregistratu du Begoña Alfaro hirugarren Lehendakariorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken Kontseilariari zuzendua, “migrazio fluxu, mugimendu eta politiken inguruan, bai eta asilo eskaeren eta Estatuko gobernuaren erabakien inguruan ere eta horren aurrean egiten edo egiten ez dena” analizatzeko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko